14/06/21

“Zinema eta anarkismoari” buruzko hitzaldia Juan Marinéren eskutik Bilbon

Juan Mariné zinemagile ezagunak gerra zibilean ikuskizun industriak izandako sozializazio prozesuan parte hartu zuen. Asteazken honetan, hilak 25, Bilboko Hika Ateneoan izango da arratsaldeko 20.00etan (Ibeni Kaia, 1), anarkismo eta zinemari buruzko hitzaldi bat eskainiz. “Marinéren testigantza ezagutzeko aukera paregabea izango da, proiektu libertarioa gauzatu zen momentua bizi izan baitzuen”, azpimarratu du CNTk.

Testuinguru honetan, sindikatuak hizlaria “XX. mendeko historian izandako momentu zirraragarrienetako protagonista, hainbeste emakume eta gizonekin batera” definitu du. Aldi berean, zinema munduan izandako ibilbidea azpimarratu du: beste sarien artean, Ohorezko Goya eskuratu zuen 2001ean eta Espainiar Zinematografi Sari Nazionala 1994ean.

Zentral anarkosindikalistak ekitaldi honetan parte hartzeko deia zabaldu du, Hika Ateneoarekin batera antolatu dena.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena