21/07/14

Uztailaren 19an, CNTk 1936ko Iraultza Sozialaren 85. urteurrenaren omenaldia egingo du

  • Artxanda izango da astelehenean, hilaren 19an, faxismoari ez ezik, gizartea eraldatu zuten emakume eta gizon horiei guztiei omenaldia egiteko gunea.
  • "Gainbeheran dagoen kapitalismo honi alternatibak martxan jar daitezkeenaren adibide da", azpimarratu du CNTk.

Uztailaren 19an, 18:30etan, Artxandan (Bilbo) zentral anarkosindikalistak 1936ko Iraultza Sozialaren 85. urteurrena gogoratuko du. "Gizon eta emakumeek, langile arruntak, estatu kolpe faxista gelditzea lortu zutela eta ekonomia pertsonen zerbitzura berrantolatu zutela gogoraraziko dugu", azpimarratu du CNTk. "Landa eta hiria kolektibizatu zituzten, langileek egina, abangoardia politikorik eta Estatuaren inposaketarik gabe".

Testuinguru horretan, agerian geratu da Estatuak, alderdi politikoen sistemak eta Kapitalismoak ez dutela "aurre egin behar diegun" askotariko arazoak konpontzeko gaitasunik, hala nola, covid19aren krisia eta klima-aldaketaren krisia; elkar-laguntza eta langileak izan dira 2020ko krisiaren momenturik gogorrenean ekonomia funtzionarazi dutenak", adierazi du CNTk, eta erakutsi du funtzionatzeko" enpresari eta politikoak soberan" daudela. Hori dela eta, sindikatu anarkosindikalistak azpimarratu du adibide hau garrantzitsua dela "bizitzea egokitu zaigun gizartea eraldatzeko".

Erakunde anarkosindikalistak ekitaldian parte hartzeko deia egin die "irtenbide autoritario faltsuetan erori gabe kapitalismoa alde batera utz daitekeela uste duten guztiei".

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena