13/02/15

O-15: ”Politika atzerakoi honi aurre egin behar diogu”

CNTko militanteak, “Langabeziak ez zaitzala geldi” kanpainaren eremuan, otsailaren 15an, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean bildu dira. Protestaldian, erakunde anarkosindikalistak salatu ditu “lanpostuen nahitako suntsiketa, ustelkeria eta osasungintzan, hezkuntzan eta menpeko pertsonen giza murrizketak”.

“Testuinguru honetan, ezinbestekoa da antolatuta egotea politika atzerakoi honi aurre egiteko” CNTk nabarmendu du. Euskal Herrian, O-15 egunean, kartelen itsatsia, protestak eta kontzentrazioak ere egin dira Donostian, Lasarten eta Tafallan.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena