12/04/29

Maiatzak 1eko CNTren deialdiak Euskal Herrian

CNT sindikatuak Maiatzak 1ari begira, mobilizazio deialdi sorta bat du Euskal Herrian. Ekitaldi guztien ardatzak: borrokan partehartzeko konpromisoa berretsi eta lan erreformaren berehalako indargabetzea eskatu. Erakunde anarkosindikalistaren aburuz, data horrek “mugarri behar du izan, aurrerantzean murrizketarik inposa ez diezaiguten”.

Irizpide horiekin, CNT 11:30tan manifestatuko da Bilbon Gran Vía-ko 56-58tik irtenda. Donostian, 12:30tan Bulebarretik irtengo da manifestazioa. Segidan, leku berean, mitina eta bertsolariak kantautoreak, biolinjolea… 15:30tan, CNTren Donostiako egoitzan, herri bazkaria (“ekarri eta banatu”).

Iruñean, konfederazio anarkosindikalistak Recoletas Plazatik 12:00tan irtengo den manifestazioan partehartuko du CGT, ESK, Solidari, Nafar Libertarioak, Iruñerriako langabetuak eta Dále la vuelta taldeekin batera.

Mobilizazioa hauek direla eta, CNT herri eta auzoetan zabaldu nahi duen mezuaz aritu da: “egoera hau gainditzeko, greba orokor berri baten alde ekiten jarraitzea da aproposena. Ezinbestean, hemendik aurrerako paro deialdiak ezin dira egun bakarrera mugatu; mobilizazioen eragin ekonomiko ahalik eta handiena bilatu behar da”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena