12/12/24

Kontzentrazioa Peñaskal Fundazioaren txosnaren aurrean

CNT Santo Tomas egunean elkarretaratu zen Peñaskal Fundazioak Bilboko Arenalean muntatzen duen txosnaren aurrean. Handik pasatzen zen jendetza ugariari kooperatiba honek langile eta ikasleekiko duen politika zabaldu zen, ekintza sindikala debekatuz, langileen artean beldurra zabalduz eta ikasleak ekonomikoki esplotatuz, boikota egitera deituz. Informazio honen aurrean jende ugari Peñaskalen txosnan kontsumitzeari uko egin zuen, gatazkarekiko elkartasuna adieraziz.

“Enpresak bere jarrera ez aldatzekotan, boikota eta mota honetako neurriak ugaritu indartuko dira Peñaskalen aurka” esan du erakunde anarkosindikalistak. Gainera deia egin du enpresa honen menpeko diren tabernak eta jatetxeen aurkako boikot aktiboa egitera:

- Bilbao jatetxea. Larraskitu errepidea, 2 Errekalde (Bilbo).

- Boluetabarri jatetxea (ostalaritza-eskola). Bilbo-Galdakao errepidea, 10 (Bilbo).

- New Orkonpon taberna. Poza Lizentziatua, 33 (Bilbo).

- Izarza jatetxea. Izarza bidea, 48 (Sondika).

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena