23/04/28

Eragozpen fiskala egin!

  • Malatesta Kultur Lubakian hitzaldia izango da, eta bertan, besteak beste, eragozpen fiskala zer den aztertuko da.
  • Ekitaldia maiatzaren 4an izango da, 19:30etan, Somera 10ean, Alde Zaharrean, Bilbon.

Zer da eragozpen fiskala? Zergatik egin? Zer irabaziko dugu hori eginez? Galdera hauek eta gehiago erantzungo dituzte Malatesta Kultur Lubakian antolatutako hitzaldian. Sindikatuko kide batek, Eragozpen Fiskalen Plataformako kide denak, "objekzio fiskala dela eta eragozpen fiskal hori nola egin azalduko digu", adierazi dute CNTtik. Horregatik, "interesa duten guztiak etortzera animatzen ditugu, errenta aitorpena onartu aurretik, informazioa jasotzeko ekitalditik pasa daitezen", esan du sindikatuak.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik