24/01/18

CNT absolbitu dute kalumnia delituagatik Alesbesko igerilekuetako gatazkan

  • Lau auzipetuak absolbitu egin ditu Iruñeko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiak.
  • Epaiak argi eta garbi azpimarratzen du CNT bere lan sindikala lan-gatazka baten esparruan baino ez zela egiten ari.

Joan den ostiralean, Iruñeko zigor-arloko 1 zenbakiko epaitegiaren epaiaren berri izan zen, eta lau akusatuak kalumnia delitutik absolbitu zituen. Epai horrek berretsi egiten du fiskaltzak atariko ikustaldian esandakoa.

Gertaera 2020ko udan izan zen, Alesbesko eta Arguedasko udal-igerilekuetan, "Eventos y Gestión Lázaro" enpresa azpikontratak lan-kontratua eskatzeagatik bere bi sorosle kaleratu zituenean.

Orduan agertu zen CNT sindikatua, eta salaketa publikoko kanpaina hasi zuen aipatutako herrietan, lan-gatazka eta salaketa Nafarroako Erribera osoan zabalduz.

Horren ondorioz, enpresaburuak kalumnia-delituagatik salatzen ditu CNT sindikatua eta sare sozialeetan langileei elkartasuna adierazi zien pertsona oro.

Sindikatu anarkosindikalistak ohartarazi duenez, "gure jarduera sindikala kriminalizatzeko beste saiakera bat jasan dugu, eta hori horrela da inork langileria defendatzen ez duen tokian gu gaudelako. Prekarioekin, migratzaileekin, behin-behinekotasunarekin, erabat azpian gaudenon autoantolaketarekin, eta, jakina, menderatzearen, jauntxokeriaren eta esplotazioaren aurka. Gure etengabeko lana. "

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena