Bandera gorri-beltzez betetako kaleak, autogestio eta ekintza zuzenaren aldeko goiburuak, Kapitala eta beren gaizkideen aurkako aldarriak... Maiatzaren Lehen honetan CNT Euskal Herriko hainbat puntuetan mobilizatu da “atzo, gaur eta biharko langileriaren borroka” aldarrikatzeko.

Ostiral honetan, hilak 13, Barakaldoko Makala II gaztetxean (Errekatxu kalea 5, Batzaga metro geltokia), anarkosindikalismoari buruzko hitzaldi bat egongo da; CNTk kapitalismoaren aurka borrokatzeko eta langileriaren eskubideak defendatzeko erabilitako tresnari buruz hain zuzen. Ekitaldia Enrique Hoz militante anarkistaren esku egongo da, zeinek borroka anarkosindikalistaren iragana, oraina eta geroaren inguruan bere ikuspuntua azalduko duen.

Otsailak 17an, ostirala, nazioarteko borroka egunaren baitan, CNTko bizkaiatar militante batzuk ABBk Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen. Córdoba-n azaroak 28tik greba mugagabean diren kideei gure elkartasuna azaltzea zen xedea. Aipaturiko grebaren helburua hirukoitza da: lanpostuen defentsa, ABBk Córdoba-n dituen gainontzeko langileekiko parekideak diren lan-baldintzen lorpena eta greba eskubidea bermatzea.

Otsailak 6an, CNTko militanteok ABB enpresak Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen.

Mugimendu anarkistaren aurkako kriminalizazio eta errepresioaren kontrako manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu du CNT sindikatuak. Ostegunean, hilak 30, 19:00tan Moyua plazatik abiatuko da. “Ni ere anarkista naiz gogor ohikatu nahi duten pertsona solidarioentzako bilgune izango da” azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

CNTrentzat, A14a gobernu desberdinen langileen aurkako neurriak zapuztu arteko mobilizazio gehiago eta irmoagoen aldeko aurrerapauso bat da.

Hauteskunde kanpaina berriaren hasierarekin batera, CNT sindikatuak abstentzio aktiborako deialdia egin du, “parlamentarismo eta hauteskundeekin zerikusirik ez duten” alternatiba argi eta errealak daudela azpimarratuz.

Ercilla sarien banaketarekin batera, CNT sindikatuak ekintza koloretsu bat burutu du astelehen honetan Bilboko hotelean. Zeremoniaren erdian, publikoaren artean zeuden CNTko militante batzuk “Festa gutxiago, soldata gehiago”, “Non dago gure aparteko ordainsaria?” edo “murrizketa bat ere ez, erantzunik gabe” bezalako leloak zituzten kartelak atera zituzten.

Donostiako Urbieta kalea, igandean, CNT sindikatuak antolatu zuen erakusketaren antzestokia izan zen. Erakusketaren helburua “1936ko uztailean donostiarrek altxamendu militarra gelditzea lortu zutela” gogoratzea zen. Manuel Chiapusoren “La Comuna de San Sebastian” liburuan oinarrituz eta komikiz osatua, erakusketan faxismoaren aurkako gertakizun dramatikoak ikusi eta irakurri ahal izan ziren.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena