21/05/28

CNTk eta CGTk Gobernuak eta Erkidegoek hezkuntzan pandemia aurretik zeuden ratioetara itzultzeko hartutako erabakia salatzen dute

  • Hezkuntza hurbila, gizatiarra eta kalitatezkoa bermatzen duena ikasle-ratio duinak dira.
  • Beti eta edozein testuingurutan, jaitsi ditzagun ratioak, eta jaitsiera bakoitza ikaslegoarentzat konkistatutako eskubide gisa finka dadila.

Komunikabideen bidez jakitera eman den bezala, Espainiako Gobernuak eta Autonomia-Erkidegoek pandemia aurreko ikasle-ratioetara itzultzea adostu dute. Berriz ere, hezkuntza komunitatearen benetako beharren eta eskaeren gainetik, bai eta adituek gomendatutako osasun neurrien gainetik, irizpide ekonomikoak jarri dira.

Azken urte honetan ezarritako ratioak (irakasle bakoitzeko ikasleen proportzioa), aurreko urteetakoak baino hobeak izan diren arren, eskasak dira oraindik ere, bai pandemia egoeran egonda, zein pandemiarik gabe. Izan ere, kontuan hartu behar da aurreko ikasturteetan (2018/2019) taldeko ikasleen ratioa batez beste 19,2koa izan zela EAEn Lehen Hezkuntzan eta 22,4koa Bigarren Hezkuntzan, kopuru horiek handiagoak izanik ikastetxe pribatuetan, Eustaten datuen arabera. Horiek horrela, metodo pedagogiko iraultzaileen, digitalizazioaren edo gaitasunen araberako ebaluazioaren gainetik, hezkuntza hurbila, gizatiarra eta kalitatezkoa bermatzen duena ikasle-ratio duinak dira.

Hezkuntza-sisteman irakasle eta profesional gehiago sartu izanak harrera ona izan du lantokietan eta pandemiaren ondorioak arintzen lagundu du hein batean. Eraginkorrak eta beharrezkoak suertatu dira. Kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustuan, hurrengo urrats logikoa hobekuntza horiek eskoratzea litzateke, eta, ahal den heinean, hedatzea. 

Giza baliabideen galera horren aurrean, hezkuntza duin baten bidean atzerakada suposatzen duen horren aurrean, gure mezua argia da: beti eta edozein testuingurutan, jaitsi ditzagun ratioak, eta jaitsiera bakoitza ikaslegoarentzat konkistatutako eskubide gisa finka dadila.

Agenda

Ez dago ekitaldirik