Egoera honen aurrean, CNTko Arte Grafikoen Koordinakundeak CCOOek Mediaposten okatzen duen zorigaiztoko paperari buruz “Mediaposteko langileak ez ezik, langile guztiak ere bai” jakinaren gainean ipintzea erabaki du. Horretarako, erakunde anarkosindikalistak gertakizunen kronologia jakinarazi du “diru-laguntzek mantentzen duten sindikalismoaren benetako aurpegia ezagutzeko”.
Pasa den urrian, enpresaren lan hitzarmenaren negoziazioak hasi zirenean, CNTko Arte Grafikoen Koordinakundeak –Mediaposten sindikatu honen borrokaren berria jasoz- CCOOeko Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioari idazki bat bidali zion. Izkribu horretan, erakunde anarkosindikalistak multinazional honetako lan-errealitatea azaltzen zuen: kaleratzeak, gogorkeria, errepresio sindikala… Gainera, sindikatuak kontatzen zuen CCOOeko delegatuen “langileen interesen aurkako zorigaiztoko kudeaketa”.
Hori dela eta, CNTk erakunde sindikal hau premiatu zuen “bilera bat izateko Mediaposteko langileentzako garrantzitsuak diren gaiei buruz hitz egiteko”; aldi berean, azalpenak eskatu zizkion “CCOOeko delegatuen langileen interesen aurkako ekintzei buruz”. Erantzunik ez izatean, CNTko Arte Grafikoen Koordinakundeak deitoratu du sindikatu honen jarrera “langileen eskubideak zapaltzen dituztenean. Honek erakusten du zein den sindikatu honen ardura langileak defendatzeko”.
“Haien isiltasunak erakusten du bost axola haiei Mediaposteko langileak. Edo askoz ere okerrago, bakarrik hauteskunde sindikaletan arduratzen direla” nabarmendu du erakunde sindikalak. “Dirudienez, haien liberatuen agenda betetan -langileriaren kontura, jakina- ez dago lekurik gure eskubideen alde borroka egiten dugun langileekin elkartzeko”, azpimarratu du.
Halaber, CNTk enpresaren lan hitzarmenaren negoziazioan egon den “obskurantismoa” salatu du. “Negoziazioetan hilabete batzuk pasa eta gero, nahiz eta CNTko sail sindikalak, askotan, denon artean erabakitzeko batzarrak egitea eskatu, “bulegoko sindikalista hauek” langileak ez dituzte aintzakotzat hartzen”, gogoratu du.
Dena den, sindikatu honek esan du jokabide hauekin harrituta ez dagoela, “ondoriorik gabeko eredu sindikalaren berezko portaerak dira, langileen arazoengandik urrun, patronalarekin ulerkorra, langileekin axolagabea”.
Hau dela eta, CNTk deitu du “porrot egin duen eredu sindikala, eraginik gabea, hierarkikoa eta usteldua, hauteskunde sindikaletan eta diru-laguntzetan oinarrituta” gainditzera. Honen aurrean, “eredu sindikal gardena, asanblearioa, estatuarekin edo politikarekin lotura gabea, sindikalismo eraldatzailea, liberaturik gabe, diru-laguntzarik gabe” eskaini du.