Beste era

Bizkaiko bulegoetako langileak grebara joango dira

  • CNT sindikatuak, sektoreko beste erakundeekin batera, hilaren 25 eta 26an greba deitu du.
  • "Helburu bat, baina ez bakarra, sektoreko lan hitzarmen duin bat sinatzea da", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Apirilaren azken egunak, "borroka egunak izango dira Bizkaiko bulegoetako langileentzako", sindikatuaren hitzetan. Bi egunetako greba deialdia dago, zeinean "sektoreko sindikatu guztiak batera gauden". Otsaileko arrakasta ondoren, "pausu bat aurrera eman dugu", dio CNT sindikatuak, sektoreko 23.000 langileak kalera ateratzen bagara, "lan baldintza duinak izateko aukera hurbilago egongo da".

Bi egun horietan ekitaldiak deituta daude. Bai 25ean baita 26ean Arriaga Plazan (Bilbo) manifestazioak izango dira, 12:00etan. "Langileon parte hartze aktiboa ezinbestekoa da", azpimarratu du CNTk, "nahi dugun lan hitzarmen kolektiboa lortu nahi badugu".

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak