03/12/2017

Okupazioa, erresistentzia, ekoiztea: hiru enpresa berreskuratuen dokumentala (2)

Escrito por E. Amundarain

Dario Azzellini eta Oliver Resslerrek Workerscontrol.net web orrialdean (“langileen kontrola”) orain dela denbora bat Europan berreskuratutako hiru enpresen dokumental laburra argitaratu zuten.

 

Bigarrena Greziako Viome (Thessaloniki) enpresari buruz da. Austeritate politikek Grezian orokortu zirenean, 2011n, eraikuntza produktuak ekoizten zituen Vio.Me enpresaren jabeak alde egin zuen, urte bereko maiatzean. Orduan, enpresako sindikaturik boteretsuena era asanblearioan funtzionatzen zuen eta 40 langileek beren lantegia okupatu zuten. Helburua: enpresariek makinaria eraman ez zezaten, soldatetan 1,5 milioi euroko zorra baitzuten.
Jarraitu duten bidea ez da erraza izan. Hurrengo urtea Lan Ministerio eta burokrazia sindikalekin negoziatzen eman zuten, pobrezia eta langabezia orokortzen zen bitartean. 2012ko maiatzean, enpresa autogestionatu nahi zutela adostu zuten, “ezin baduzu egin, egin dezakegu” lelopean. Alderdi politiko eta burokrazia sindikal gehienak honen kontra zeuden.

Baina oinarrizko ekimenek, talde politikoek, sindikatu asanblearioek eta ekintzaileek proiektuaren alde agertu ziren, iniziatiba hau babestuz. Guztiak batu eta kanpaina entzutetsu bat antolatu zuten, Argentinatik laguntza jasoz. Azkenean, 2013ko otsailaren 12an ekoizten hasi ziren, langileen kontrolpean.
Garbiketarekin harremana duten produktuak ekoizten dituzte, ingurumena errespetatzen dutenak, tokiko osagarri naturalak erabiliz eta gizarte ekonomiaren sarea da euren banaketa katea. Langileek ez dute ahazten haiek babesteko agertu zen elkartasun olatua.

Dokumentala esteka honetan (https://labur.eus/kp2Pn) ikus daiteke, automatikoki sortutako azpitituluak aktibatuz.