Agintariek estatistika zerbitzuek eskaintzen dituzten datuak era baikorrean irakurri dituzte. Bai langabezia, bi digituetako zenbakia atzean utzi baitu, baita hazkunde ekonomikoa, nahiz eta joera beherakorra den. Nire lanbideko hainbat kideren analisia antzekoa da, krisia atzean utzi dugula, kontratazioa gora egin duela, enplegua arin lor daitekeela. Baina, nire iritziz, krisiak gizartean egin duen haustura oso handia eta larria da. Gizartearen zati hazkor bat oinarrizko eskubide sozialik gabe geratzen ari da, azken hamar urteetan pairatutako Errezesio Handia dela eta. Enplegua eta familia bateragarri egiteko politiken artean, lan jardunaldi murriztapena dago; baina lan merkatuan emandako aldaketak direla eta, egia esan, langile askok ez…