1939ko martxoaren azken egunetan, heriotzaren besarkada beltza zabaltzen zen penintsulatik. Hiru urteko gerra hartan dena galdu zen: hainbat odol eta sufrimendu kostatu zuen iragana, itxaropenik gabeko orainaldia… eta etorkizuna: ahanztura, erbestealdia, gartzela edo hormatzarra, hori zen etorkizuna: 40 urteko gau luzea. Garai horretan, Madrilen, Mauro Bajatierra bere etxera bueltatu zen. Jakin bazekien gertatuko zena: CNTko militante nabarmena, FAIren sortzaileetako bat, batzuetan atxilotua eta gartzelatua… eta kazetaria, kazetari anarkista. Gerran, hedabide askotan kolaboratu zuen: Catalunya, CNT, Fragua Social, El Frente, Solidaridad Obrera, Frente Libertario… Faxistek ezagutzen zuten eta berak faxistak ezagutzen zituen. Dena den, etxera bueltatu eta han, lubakitua eta armatua,…