24/03/2017

Bada garaia

Escrito por Agenda Konfederaleko Editoriala

Orain dela 80 urte, Frankoren erregimen hiltzailea puri-purian zegoenean, lehenengo greba orokorra antolatu zen Bizkaian. Errepresio ostean, hiru sindikatu historikoek euren indarrak batu zuten, UGT, ELA eta CNT. 1947ko Maiatzaren Lehenean greba orokorra deitu zuten, langileek 12 eguneko etenaldia burutu zuten. Egunero 20.000-25.000 beharginek lanuzteak egin zituzten. Errepresioa zen horren ordaina: atxiloketak, kolpean eta kartzela. Lehenengo egunean bakarrik, 14.000 langile euren lanpostuetatik kaleratuak izan ziren. Eskatzen zutena: gizarte justizia eta askatasuna; egoera jasanezina baitzen. Benetan azpimarragarria gizon eta emakume hauek egindakoa.

Aldeak alde batera utziz, 2009-2013 epeak beste greba orokorren garaia ekarri zuen. Kapitalismoaren krisiaren aurrean, autodefentsa grebak antolatu ziren, eskubide sozialak defendatzeko. Garai honen balorazio sakona egin beharko genuke gizarte eragileok, baina hortik aurrera bakoitzak bere bideari jarraitu dio, greba orokorren epea amaitzen. Azpimarratu behar da 12 edo ordu gutxiagoko lan etenaldiak zirela eta hauek luzatzeko saiakerak proposamenak egin zirenean, zenbait eragileek atzera bota zutela. Horrela, Greba Orokorraren kontzeptua erabat desitxuratu da epe honetan.

Baina erasoak aurrera jarraitu dute, nahiz eta "jokamolde oneko" politikariek parlamentu eta udaletxetan sartu. Tamalez, egoera okerrera egin du: langile prekarioak nagusi, etorkizun gabeko gazteak, emakumeek jasaten duten diskriminazioa okerragoa, migranteak kopla-burukoak bilakatu dituzte, pentsiodunak, gero eta okerrago. 47ko Maiatzaren izpiritua berreskuratu behar dugu; eraldaketaren aldeko sindikatu eta eragileak bat egin, baina ez 12 orduz gelditzeko, Sistema hau gelditzeko baizik. Bada garaia greba orokorra mugagabea buruan izateko. Datorrenaren hazia erein dezagun.

Agenda

Sin eventos

Últimas novedades