03/06/2015

Irabazleak eta haien arrakastak

Escrito por Endika Alabort Amundarain

CONFEBASK pozik dago. Patronalaren alderdiak hauteskundeak irabazi ditu, beraien negozioentzako oso onuragarria dena. Gainera, maiatzean Euskal Ekonomiaren Perspektibak zeintzuk diren argitaratu zuten. Harrigarria hauen diagnostikoa.

Aurten, Euskal Autonomi Erkidegoa ehuneko 2,7 haziko da; Gizarte Segurantzaren afiliazioa 22.000 pertsonetan hazi, ekoizpen gaitasuna 2007ko mailan jarriko da… Guzti honen truke, lan harremanen eta ikasketa sistemaren berrantolaketa eskatzen dute. Honi gehitzen badiogu IBEX-35eko enpresa gehienek irabaziak izango dituztela, Banca Vaticana ere irabazien olatura gehitu da!!! Informazio hau eskuan izanda badirudi krisi garaia amaituko dela.

CONFEBASKek “Euskadi va bien” dio, CEN nafar patronalak agian ez du gauza bera esango Nafarroari buruz.

Hau egia bada, neu ez naiz enteratzen. Lagun, ikasle ohi eta ezagunekin eztabaidatu dut berri on hauek aipatuz. Euren sentsazioa ez da patronalek duten berbera. Lagunen artean, langabezi tasa ez da murriztu, %40an mantentzen da. Ikaskide ohien artean, Gizarte Segurantzaren afiliazioa aldatu da, gaur egun kotizazio partziala dutenek gehiago dira, nahiz eta askok lanaldi osoan egin. Ezagunen artean, hilabete osoa “hilabete amaiera” da, ekonomi estutasunek ez baitute amaierarik.

Gure burgesiak “Euskadi va bien” dio, baina inguruan dudan gizarteak kontrakoa. Orduan, zeinek du arrazoia?

Nire barnean eztabaida hau dudala Gaindegiak esan du euskal esportazioak eta inportazioak murriztu direla. Patronala eta beren alderdiek behi eta berriz krisitik ateratzeko gakoa esportazioak direla errepikatu dute eta arrakasta saltzen duten momentu berean kontraesan hau agerian geratu da, propaganda eta jarrera gauza bat da eta beste bat errealitatea.

Uste dut “hazkunde garaia” garaizegi saltzen ari direla, baina errealitateak ez dezan irudi polit bat zikindu. Azken finean kapitalismoaren arrakasta gure galera baita.

(2015/5/26an Info7 irratian argitaratua)

Agenda

Sin eventos

Últimas novedades