24/03/2017

Hurrengo etsaia: Portuko zamalangilea

Escrito por Agenda Konfederaleko Editoriala

Gobernuak talde sozial pribilegi-atu baten aurkako gerra hasi du. Euren soldatak altuegiak dira, langileontzat lotsagarriak, gehiegikeri bat dira. Baita ere duten talde honek duen boterea mugatu behar da, gure ekonomiaren kontrol handiegia baitute. Ez dira bankariak. Ezta eraikuntzako mandi-mandiak. Ez dira Salamanca auzo-an edo Negurin bizi. Portuetako langileak dira.

Kapitalisten esku dauden komunikabideek bere ohiko lana hasi dute. Langile hauek pribilegiatu batzuk direla. Irakasle edo osasungintza sektoreko eta zama-langileen arteko soldata tartea lotsagarria dela. Langile hauek mafia baten antzera jokatzen dutela. Hala baieztatu du sektoreko patronalak, Anesco, greba ilegalak hasi dituztela salatuz.

Espainiar erresumako gobernuak esandakoa, benetan ahalkegarria da. Alde batetik, Europar Batasunetik datorren agindua dela, sektorea liberalizatzearena. Hau da, enpresei langile barra librea eskaintzea, borroka eta odolaren bitartez lorturikoak. Langileek ere ezin izango dute sektorea-ren gaineko kontrola mantendu, hau da, enpresek orain arte langile zerrenda itxi bat bazuten, neurri honekin kontratazioa-ren kontrola erabat lortuko dute. Gainera, subrogazioa debekatu nahi dute. Aipatu duten bezala, "negoziazio kolektiboa izan behar da lan harremanen gidaria".

Langileon aurkako beste eraso bat da. Langileok Thatcherrek Britainia Handiko meatzariaren aurka egindakoa eskuliburu-tzat izan beharko genuke. Behin eta berri-ro errepikatzen baita, antzeko ondorioekin.

Elkartasunaren praktika berreskuratu be-har dugu. Dauden borrokak elkar-konektatzea, baina baita ere bizi dugun inguruetan bizi ditugun lan gatazkak azalaraztea. Langileak gara, baina baita ere auzokideak. Elkartasuna beharrezkoa dugu. Bai zama-langileek, baita beste guztiek ere.

Agenda

Sin eventos

Últimas novedades