06/11/2016

Barne Produktu Gordina eta aberastasuna gauza berbera dira?

Escrito por Endika Alabort Amundarain

Hartu edozein albistegi eta arin entzungo dugu berria: ekonomia hobera doala, hazi dela. Baina, hau nola neur daiteke? Hori izan da ekonomian adituak direnen erronka bat.

 

Unibertsitateetan, Barne Produktu Gordinaren (BPG) bidez neurtzen dela erakusten dute; ekonomia zehatz batean urte batean ekoiztutakoa neurtzen da, dirutan. Adibidez, 2015. urtean Euskal Autonomi Erkidegoaren BPG 65.924 milioi eurokoa izan zen. Aurreko urtearekin alderatzen badugu (2014), %3,1 hazi da, urte horretan 63.880 milioi eurokoa izan baitzen. Eragiketa hau urtero, hiruhilean, hilero... egin daiteke. Baina erreminta hau eraginkorra al da ekonomiaren egoera eta aberastasuna neurtzeko?

Batzuek erreminta okerra dela diote, hainbat ekoizpen prozesu kanpo geratzen direlako. Honen adibide bat ezkutuko ekonomia da: BPGaren %20-%40 artean dagoela diote; drogen trafikoa erreala da, diru asko mugitzen du, baina estatistika hauentzat ez da existitzen. Proposatzen duten konponbidea da eurotan zenbat den kalkulatzea eta gehitzea.

Badago oinarritik kritika egiten duen ikuspegia, zaintzak kontutan hartzen dituena. Ezin dugu zaintza barik biziraun: umetxoak garenean, gurasoena,; norbaitek bazkaria egin behar du; arropa garbitu, etxea atondu. Ez da harreman monetariorik ematen. Honi gehitu behar diogu era militante, bolondres batean egindakoa.

Errealitateak dio, BPGn neurtzen duen “ekonomia”, ez lukeela funtzionatutako diru bitartez ordaindutako zaintzarekin, ezinezkoa izango baitzen. Horregatik, aberastasuna eta ekonomia egoera BPGrekin neurtzea akats larria da.

Agenda

Sin eventos

Últimas novedades