• Erakunde anarkosindikalistak, ordezkari eta enpresa batzordeari asanblada deitzera gonbidatu die "langileek, guztien artean, aldarrikapenen inguruan iritzia eman eta adostu ahal izateko, adosten dena negoziazio mahaira eramateko helburuarekin".
  • Langileen kontrako "batere demokratikoak ez diren" jarrerak salatu ditu.

Informaziorik gabe, batere gardentasunik gabe eta langileekin kontatu gabe. Horrelaxe hasi ziren urriaren 18an Mediapost-eko hitzarmen berriaren negoziaketak. CNTk salatutakoaren arabera, "argi dago egoera honek enpresari mesede egiten diola".

Erakunde anarkosindikalistak adierazi duenez "langileek ez daukate kolektiboki iritzirik emateko aukerarik", tartean "informatuak izateko eskubidea" ukatzen zaielarik; "guzti hau langileen interesak defendatzen dituztela esaten dutenek bideratuta". Egoera hau momentu klabe baten gertatzen ari da, "datozen urteetan jasango ditugun lan baldintzak negoziatzen ari direnean".

"Zergatik ez dute nahi langileek iritzia asanblada batetan ematea? Zein interesei men egiten diete langileei informazioa ukatzen dutenek? Zergatik isiltzen dira galdetzen zaienean?", galdetu du CNTk. Ildo horretatik, "batere demokratikoa ez den jarrera honek langileei batere onik egiten ez diela" azpimarratu dute.

Sindikatuak salatu du guzti hau "langileen eta euren interesengandik urrun dagoen eredu sindikalaren pean" gertatzen dela. "Haiekin hauteskundeak datozenean baino ez direla akordatzen, politikariak bezala". Horren aurrean, "CNTk elkartasunean oinarritutako sindikalismoa erabiltzen du, partehartze zuzena gure sindikatu gisako funtzionamenduaren funtsa delarik, enpresa barruan zein kanpoan".

Honexegatik, CNTren atal sindikala "Mediapost-en dagoen kontrabotere sindikal bakarra da". Azpimarratu dutenez, "eskura dituen tresna guztiak, juridikoak zein sindikalak, erabili dituen sindikatu bakarra da -greba, gatazka kolektiboa, lan ikuskaritzan egindako salaketak, mobilizazioak, salaketa publikoak, etab.- gure afiliatuen eta langile ororen alde". Honen ondorioz, adierazi dute "borroka tresna hau, CNTren atal sindikala, zinez boteretsua bilakatzeko euren interesak berdinetik berdinera defendatuko dituzten langile gehiago behar ditugu".

Arrazoi hauengatik, CNTk langileen ordezkariei eta enpresa komiteei "plataforma guztietan berehala asanbladak deitu ditzatela" eskatu die "langileek aldarrikapenen inguruan iritziak eman eta adostu ahal izateko, negoziazio mahaira eramateko helburuarekin". Izan ere, "negoziaketetan gardentasuna" eta "hitzarmenaren zirriborroaren berrespena langileen osotasunak egin dezala" eskatu dute.

"Gure eskubideen defentsan, azpikontratazioaren eta miseria-soldaten kontra, antolatzeko unea da" azpimarratu du sindikatu honek, Mediapost-eko langile guztieei CNTren atal sindikalera batzera deitu dituelarik. Harremanetan jarteko bide irekia Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta helbidearen bidez edo astelehen eta ostegunetan 19:00etatik aurrera 944 38 82 32 telefonora deitzea da.

  • Erakunde anarkosindikalistak “La Manada” auziaren azken ebazpen judiziala dela eta beren amorrua erakutsi du.
  • “Epaitegiak eta espetxeak zertarako eta norentzat eginak dauden” hausnarketa egitea beharrezkoa dela zabaldu du.

Erankunde anarkosindikalistaren hitzetan, "bidegabeko sistema ekonomiko eta politiko honek espetxe sistema errepresioaren tresna bezala erabiltzen du".
"Estatuek giza eskubideak betetzeko betebeharra dute", gogorarazi du CNTk.

Gaurko mobilizazio jendetsuen ostean, CNT sindikatuak grebaren balorazio positiboa egin du, “greba orokorra langileriak duen erremintarik indartsu eta eraginkorrena dela” azpimarratuz.

CNT sindikatuak, beste eragile sozial eta sindikalekin batera, Udaletxeak jarraitzen duen politika salatu du.

Adierazpen askatasunaren aldeko plataforma sortu dute Portugaleten, egoera honi irtenbide bat aurkitzeko nahian.

  • Asteburu honetan hainbat manifestazio egingo dira Euskal Herrian eta Estatu osoan.
  • "Guztion erronka da erretiro duina izateko aukera lortzea", sindikatuak azpimarratu du.

Bi lagile kaleratu dituzte "dauden lan baldintzak Lan Ikustaritzan salatzeagatik".
"Lanpostura bueltatu arte borrokan jarraituko dugu", esan du erakunde anarkosindikalistak.

  • CNTk greba deialdia legeztatuko du mugimendu feministak egun duen greba deialdia babesteko.
  • "24 ordutako deialdia izango da, pasa den urtean egin genuen modu beran", erakunde anarcosindikalistak esan du

Lanaren Konfederazio Nazionalak, mugimendu feministaren deialdiari erantzunez eta erakundearen printzipioekin bat eginez, martxoaren 8an sektore guztietan 24 orduko greba orokor feminista legeztatuko du, eta beraz, estatuko edozein lurraldeko edonorrek greba egiteko legezko berme guztiak izango ditu.

2018ko martxoaren 8ko grebak emakumeen eskubideen defentsan milioika pertsona mobilizatu zituen eta, ia urte baten ostean, deialdi hura bultzatu zuten arrazoiak indarrean jarraitzen dute. Egunero emakumeek gizarte kapitalista eta patriarkal bati aurre egiten jarraitzen dute, oinarrizko eskubide bat den diskriminazio eza ukatzen diena. Emakumeek biolentzia jasaten dute, bai etxean, kalean edota lanean; gizarte osoak indarkeria hori eraso eta deuseztatu egin behar du, justuagoa den ingurune batean eta berdintasunean bizi ahal izateko.

CNTk, sindikatua den heinean, emakumeek jasaten duten diskriminazioari egunero egiten dio aurre. Gaur egungo legediak eta auzitegiek ez dute emakumeen eskubidea babesten gizonen lan baldintza berdinetan jarduteko. Gehiegikeriez betetako lan hitzarmenak, balio berdina duten jardueretan soldata bera jasotzea bermatzen duten tresna eraginkorrik ez izatea, sektore feminizatuetan hainbat lan gaixotasun ez aitortzea, jazarpena eta sexu-gehiegikeria... lan eremuan emakumeek bizi dituzten baldintzen adibide batzuk baino ez dira.
Errealitate honen aurrean, CNT sindikatuak langile klase guztiarentzako M8an greba orokor bat deituko du aldarrikapen hauekin, besteak beste: soldata arrakalarekin bukatzeko (zuzena eta zeharkakoa), enplegurako sarbidean eta sustapenean oztopoak ezabatzeko (zoru itsaskorra eta kristalezko sabaia), erantzunkidetasunean oinarrituta lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko neurriak eskatzeko, pentsioen legearen erreforma ezabatzeko (zeinarekin emakumeen %23 bakarrik iritsiko da 65 urterekin erretiratzera) eta etxeko langileek jasaten duten edozein bereizkeriarekin bukatzeko.

Aurreko urtean bezala, CNT mugimendu feministaren atzean kokatzen da eta, gainerako kolektiboekin eta gizarte eragileekin batera, lanean jarraituko du, zainketak aintzatetsiak, baloratuak eta partekatuak izan daitezen.

Zapalkuntza guztiek CNT aurrean topatuko dutelako M8an kalera aterako gara, gure indarra batzeko eta deialdiaren arrakasta laguntzen lortzeko.

  • Gaur eman den prentsaurrekoan, neurri honekin martxoaren 8rako 24 orduko greba orokorra egiteko aukera sindikatuak legeztatu du.
  • "Bai Euskal Herri mailan baita Estatu mailan, nahi duten pertsonek greba egiteko aukera izango dute", azpimarratu du CNTk.

  • CNTk mugimendu feministak egindako deialdia babestu du eta martxoak 8an 24 orduko Greba Orokorra deitzea onartu du.
  • Kanpainaren leloa "Batera gelditu. Elkarrekin aurrera egin" izango da, zeinarekin emakume guztiak greban parte hartzea bultzatu nahi duen.