21/09/15

Tubos Reunidos Taldeak hurrengo urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu du

CNTko sail sindikaletik hurrengo irakurketa egin dugu: zalantzarik gabe, taldea prestatzen ari dira etorkizunean beste talde handiagoren bati saltzeko; horregatik, plan hau salmenta erakargarriagoa egiteko berregituraketa bat baino ez da.

 

  • Horretarako, Taldeak lehiakortasuna handitzea planteatzen du. Honek  langileon mugimendu guztien gaineko kontrol handiagoa (hain zuzen ere, Planean aipatzen den "datuaren kultura") suposatuko luke. "Datuaren kulturari" dagokionez, dagoeneko Amazon multinazionalaren adibideak daude, besteak beste. Kontrol neurri hauen artean, esaterako, produktibitatearen izenean komunera joateagatik langileak zigortzen dituzten algoritmoak egon litezke.

 

  • Lehiakortasun hori hobetzeko saiakeran, lanpostuen funtzio aniztasunean sakonduko da, egunero ikusten dugun bezala. Horrek eragin negatiboa du gure lanean, zein lanpostu berrien sorreran, lanaren banaketari garrantzia eman beharko litzaioketenean: langileak edozein lan egiteko gai garenean, langile berrien kontratazioa aurrezten diogu gure enpresari eta hau ez da guretzat onuragarria.

 

  • Finantza-egoera berriz negoziatzeaz hitz egiten da. Argi geratu behar da hartzekodunek langileen aurkako neurriak eskatuko dizkiotela enpresari;  Epe ertainerako helburuetako bat enpresa saltzea izanik, inplizituki, gure birfinantzaketa hori eskuratu ahal izateko langileon baldintzen txarragotzea mahai gainean jartzen ari dira.

 

  • Taldeak planteatzen duen politika kaleratze-negoziatuak dira, eta azpimarratu nahi dugu lan-karga soberan dagoen testuinguruan gauzatu nahi dela.

 

  • Zenbait atalen itxiera partzialak, zein osoak, planteatzen ari dira (Acecsa, Altzairutegia Produktu Tubularrak) salketarako taldea erakargarriago egiteko. Baina ez produkzioaren ikuspuntutik, ekoizpenak bideragarria izaten jarraitzen baitu. Atal berriei dagokienez (Amurrio), honek ekoizpen-prozesuen berregituraketa baino ez dakar eta ez da egoera berririk sortuko.

 

  • Enpresak 112,3 milioi euro jaso ditu SEPIren Enpresa estrategikoen kaudimenari laguntzeko funtsaren bidez; Planak, ordea, 60 milioiko inbertsioa baino ez du aipatu. Nora joan da gainerako dirua?

 

CNTko sail sindikaletik uste dugu Plan Estrategiko honek ez duela enpresaren jarraitasunaren aldeko apustua egiten (saltzetik harago). Aipatutakoak, neurri kosmetiko hutsak dira, helburua empresa saltzea izanik. Langileon baldintzek okerrera egingo dute, gu izanik enpresari irabaziak sortzen dizkiogunak.


Horregatik, Enpresaren Plan Estrategikoak kontrola berreskuratzearen alde egin beharko luke, kontrol-mugimendu espekulatiboekin amaituz; enplegua sortzen duten inbertsioak sortu beharko lituzke, zetru guztien bideragarritasunaren alde eginez, enpresa ingurumenarekiko jasangarritasunaren eredu bihurtuz, etab.

 

CNT-TRI sail sindikala

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena