14/08/06

The Phone House-eko borroka enpresa banatzaileengana iritsiko da

“Enpresa honen politika esplotatzaile eta erasotzailea eraldatu eta bere langileriaren lan baldintzak hobetu arte, ez dugu borroka utziko”. Sendo azaldu da The Phone House-eko CNTko sail sindikala, telefonia mugikorreko enpresa ezagun honek Iruñean duen dendaren aurrean egindako elkarretaratzearen ondoren.

Sindikatuak ez du lan hitzarmenaren aldaketa soilik aldarrikatu, Madrilen kaleratutako langileak berriz onartuak eta berkokatuak izatea ere eskatu baitu. Honela, protestak The Phone House-eko banatzaile nagusietara zabalduko direla adierazi du zentral anarkosindikalistak. Hauek “enpresa honek bere langileekin duen tratuen konplize” direla adierazi du sindikatuak.

“Langileei elkartasuna eta laguntza adierazteko era desberdinak” daudela adierazi ostean, hurrengo asteetan burutuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia egin du CNTk. Era berean, lan hitzarmenaren aldaketarako sinadura bilketan parte hartzeko eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera “aldaketak” hitz-gakoarekin korreo elektronikoak bidaltzeko deialdia egin du.

Zentral anarkosindikalistak Estatu Espainoleko puntu ezberdinetan ematen ari diren elkartasun ekintzak azpimarratu nahi izan ditu. Hauxe izan da Jaeneko kasua, hiri honetako The Phone House-eko dendaren aurrean militante anarkosindikalistek pikete informatiboa egin baitute.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena