Productos Tubulares enpresan beste langile bat hil da

  • Tubos Reunidos Industrial enpresako CNTren sail sindikalak zendutakoaren familiari eta Productos Tubularreko langileei bere elkartasuna adierazi nahi die.
  • “Lehentasuna eman behar zaie laneko arriskuen aurkako prebentzioko benetako neurriei”, sailaren ordezkaria salatu du

Sail sindikalatik “gure elkartasun osoa erakutsi nahi diegu bai familiari baita Productos Tubularreko langileei”. Enpresa taldearen parte da Productos Tubulares, hilabete bat baino gutxiagoan 2 langile zendu direla, azkena urriaren 3an.

Sailaren ordezkariak nabarmendu du “Productos Tubularreko lankideek aipatzen dituzten arazoak, TRIn ere pairatzen ditugula”: prekarizazioa, laneko arriskuak saihesteko gastu urria, enpresaren prepotentzia. “Bitartean, istripu saihesgarriak sufritzen ditugu eta zoritxarrez, haietako zenbait, hilgarriak dira”, ordezkariak seinalatu du. Zuzendaritzek soldatak moralgabeak hartzen dute, segurtasunean aurreztuz, “diru hori beraien sakeletan hobeto dagoela pentsatuko dute”. Aurten Euskal Herria penintsularrean badaramagu 50 hildakotik gora, politika horren adibide ageria dena.

Zuzendaritzak gure segurtasunaren “kontura” dirua aurreztea erabakitzen duenean, “gertatzen denaren arduradunak dira”, CNTk salatu du. “Taldean, beraien prepotentziari gure batasuna kontrajarri behar diogu, elkar koordinatuz”. Sail sindikaletik osasunaren babesari lehentasuna eman behar zaiola seinalatu da, taldearen ohiko politikari eta langileak “kostatzen dena, Taldearen ohiko politika den ekoizpena kosta ala kosta ateratzearen aurrean”.

  • Urria 6, 2020

Agenda

21 Urr 2020;
07:00PM - 09:00PM
Gasteiz - Asesoría /Aholkularitza
22 Urr 2020;
06:00PM - 08:00PM
Barakaldo - Asesoría / Aholkularitza
24 Urr 2020;
10:00AM - 06:30PM
El ABC jurídico-laboral-sindical

Irakurriena