20/08/05

Monarkiarekin bukatu!

  • CNTk monarkiaren aurka Bilbon egingo den elkarretaratzera parte hartzeko deia zabaltzen du
  • "Izain moduan eta lan egin barik bizi den Borboi familia honen pribilegioekin bukatu behar dugu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak

Gaur Bilbon, udaletxe ondoan, arratsaldeko 19:00etan "Monarkia kanpora" lemapean elkarretaratzea egingo da, eta erakunde anarkosindikalistak horretan parte hartzeko deia zabalu du. "Frankismoaren jarraipenaren adibide zuzena da Espainiar Erresumako monarkia, bai Juan Carlos Lehenengoa baita Felipe Seigarrena", azaldu du CNTk. 78ko Erregimena "badarama urteak kolokan", hor dela eta "borboidarren monarkiarekin bukatzea ezinbesteko bultzada da aurrerapausu bat emateko Erregimena ahultzeko".

"Ezaguna zen monarkiaren ustelkeria, baita ere komunikabide eta alderdi polikiko askoren honen zuritzea", salatu du CNTk. "Trantsizioa deituriko iruzurra agerian uzteko momentua da, Transakzioa izan zena, erregimen frankistaren zutabe guztiak mantendu zirenak". Horrela uler daiteke oroimen historikoan dauden oztopoak, judikatura filofrankista eta botere ekonomiko eta politikoen arteko harremanak

"Hori dela eta, Bilboko elkarretaratzera joateko deia egiten dugu", esan du erakunde anarkosindikalistak, "errege familia eta monarkia baten gainbehera bultzatzea beharrezkoa delako".

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena