16/02/01

Larrabetzun CNTko miliziano bat lurpetik atera dute

"Ramon Portilla Acedo faxismoaren aurka borrokan hil zen Larrabetzun", esan du CNTk.
Erakunde anarkosindikalistak berriro gogora ekarri du "1977ko amnistiaren legeak biktimak mespretxatzen dituela"

 

Urtarrilaren 16an, Larrabetzuko Urkullu mendian, 79 urte geroago, Ramon Portilla Acedoren gorpua atera dute lurpetik. "1937ko ekainean faxismoaren aurka eta askatasunaren alde borrokan hil zen", erakunde anarkosindikalistak jakinarazi du. Portilla CNTren 30 zenbakiko Celta batailoian, Hirugarren Konpainian, zegoen.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Portillaren gorpua berreskuratu dute eta lanak "borrokalariaren familiaren eta CNTko kideen aurrean, beste batzuen artean, egin zirela", erakunde sindikalak adierazi du.

CNTk gogora ekarri du "gaur egun oraindik justizia, konponketa eta ez errepikatzeko ziurtasunak erreklamatzen direla" eta 1977ko Amnistiaren Legea kritikatzen du biktimak mespretxatzeagatik.

Agenda

Ez dago ekitaldirik