Langile klasearen elkartasuna azpimarratu du CNTk Aiaraldean

  • "Elkartasuna lantokietan eta horien artean erabili beharreko tresna da", adierazi du Tubos Reunidoseko CNT sindikatuko ordezkariak.
  • Tubacexen eta Tubos Reunidosen egindako enplegu-erregulazio espedienteeri buruz, CNTk honako hau esan du: "Ez badira egiazkotzat jotzen enpresak txostenean jasotzen dituen argudioak, koherentziazko ekintza bat da akordio bat ez sinatzea".

Tubos Reunidos Industrial (TRI) enpresako CNTko sail sindikalak kezka adierazi du TRI zuzendaritzak ERTEak aplikatzean (zortzigarrena 2009tik) duen dinamikaren aurrean. "ERTEak Giza Baliabideen tresna gisa erabiltzen dituzte jardunaldiak malgutzeko eta ekoizpenak planifikatzeko, besteak beste", adierazi digu zentral anarkosindikalak.

Hori ez da TRIren egoera puntual bat, baizik eta sektorean modu orokorrean aplikatzen den zerbait. Hori dela eta, asteartean, hilak 27, CNTk eta beste atal sindikal batzuek bat egin zuten Tubacexetik antolatu zuten protestarekin. Enpresa horrek kaleratzeen mehatxua egin du, eta orain negoziazio prozesu bat amaitu da, enpresa eta sindikatuen arteko akordiorik gabe. "Tubacexeko langileek egun duten egoeraren aldeko borroka-eguna proposatu zuten, eta sindikatuok uste dugu gure betebeharra zela haien borroka babestea, gurea ere bai: enpleguaren defentsa", adierazi dute CNT TRItik.

Sindikatu-atalak azpimarratu nahi du, halaber, Tubos Reunidosen duen lantokian, zuzendaritza jarrera ez oso elkarrizketatzailea eta batere konstruktiboa izaten ari dela, etengabe konfrontazioa bilatuz. "Enpresak giza baliabideen tresna gisa erabiltzen ditu ERTEak, eta enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteak ez dira horretarako erabili behar", adierazi du ordezkari sindikalak. "Gure ustez, premiazkoa da tailerrean ekintza sindikaleko estrategia on bat planteatzea, kontratazioak kontrolatzea, gardentasuna eskatzea eta enpresaren portaerarekiko intransigenteak izatea".

CNTk enpresa ezberdinetako plantillen arteko elkartasunerako deia egiten du, arazoa berdina baita, TRI eta Tubacexeko gatazkek argi uzten duten bezala. "Klase erantzun bat emateko garaia da, patronalak egiten duen bezala, beti modu bateratuan erantzuten diguna", esan du sindikatuak.

Irudiaren iturria: Noticias de Alava (Araceli Oiarzabal)

  • Azaroa 3, 2020

Agenda

25 Aza 2020;
07:00PM - 09:00PM
Gasteiz - Asesoría /Aholkularitza
26 Aza 2020;
06:00PM - 08:00PM
Barakaldo - Asesoría / Aholkularitza
02 Abe 2020;
07:00PM - 09:00PM
Gasteiz - Asesoría /Aholkularitza

Irakurriena