17/10/01

La Oka: Elkarretaratzea kaleratzeen aurka

  • "Kaleratuak itzuli arte ez gara geldituko", Sail Sindikalak esan du.
  • Elkarretaratze dinamikarekin jarraituko duela azpimarratu du CNT sindikatuak.

Irailaren 30rean Bilboko erdigunean beste elkarretaratze bat egin zen. "Enpresak adierazi digunez, horrelako ekitaldiak ez ditu gustuko", aipatu du sindikatuko kide batek, "beren irudia zikintzen baitu". Sail Sindikalak adierazi duenez, "benetan beren irudia zikintzen duena errepresioa eta horrelako kaleratzeak dira; berronarpena eskatzea eta egoera publikoa egitea, ez".

Hori dela eta, larunbatean hogei pertsona Portuko Markesa eta Jado ondoan (Bilbo) duen dendan elkarretaratzea egin zen. "Berronarpena da bide bakarra, kaleratuak berriro lanera bueltatzea", azpimarratu du erakunde anarkosindikalista.

"Mobilizazio berriak egiten direnean deialdia zabalduko dugu", gogorarazi du Sail Sindikalak, "orain inoiz baino gehiago langileon elkartasuna behar baitugu".

Agenda

Ez dago ekitaldirik