17/12/29

La Oka borrokan! Gabonetako kanpainan, elkarretaratzea


  • Kaleratuek salmenta handiko garai hau erabili dute euren egoera salatzeko.
  • "Bezero askok, gertatutakoa entzuterakoan sumintzen dira", sail sindikalak esan du.

 

Abenduaren 15ean Bilboko dendaren "Gastro-Bar" zabaldu zutenean, bezeroei gertatutakoa informatu zitzaien. Abenduaren 23an, aldiz, CNTk elkarretaratzea egin zuen, kaleratuak berriro lanpostuetara itzultzeko asmoz.

Kalea bor-bor zegoen, jendeak azken orduko erosketak egiten ari baitzen. "Elkarretaratze honen bitartez, bezero ziren askok egoera ezagutzeko aukera izan zuten", aipatu du erakunde anarkosindikalistak. Hauen jarrerak denetarik ziren, baina askok, gertatutakoa entzuterakoan, "sumintzen ziren", sail sindikalak nabarmendu du.

"Ezin da ulertu sail sindikaleko bi emakume hauek kaleratzea", jakinda lan berri bat lortzea erabat zaila dela kolektibo honentzat, "eta ETTren bitartez hainbat langile kontratatzea", azpimarratu du sail sindikalak.

Epaiaren egunean "lanera bueltatzea izango da gure helburua", kaleratuek esan dute; "enpresa honetan duintasuna eta justizia beharrezkoa baita".

Agenda

Ez dago ekitaldirik