20/09/28

Kontziliazio neurriak eskatu zituen langile bat kaleratu du Leioako Carrefour Expressek

CNT sindikatuak salatu duenez, Supermercado Montañeses SL enpresak, Leioako Carrefour Express saltokia kudeatzen duenak, alaba jaioberria zaintzeko familia bateragarri egiteko neurriak eskatu zituen langile bat kaleratu egin du. “Lan abusu kasu argia da eta, aldi berean, genero diskriminazioa”, ohartarazi du sindikatuak.

CNTk azaldu duenez, 2019ko uztailean langileak kontziliazio eskubideei heldu zien bost hilabete lehenago jaio zen alaba zaintzeko. “Eskatutako neurrien artean Gallartako supermerkatura eramatea zegoen, etxetik gertuago zegoelako”, adierazi du sindikatuak.

Testuinguru horretan, 2019ko azaroaren 2an seme-alabak zaintzeko lanaldi murriztuarrkin hasi zen. “2019ko abenduaren 21ean Gallartako supermerkatua itxi zuten, baina ez zioten jakinarazi lantokira eraman aurretik”, azaldu du CNTk.

Erakunde anarkosindikalistak adierazi duenez, enpresa honek hiru supermerkatu ditu martxan (Txurdinaga, Basauri eta Leioa), eta, beraz, baliteke horietako edozeinetan birkokatzea. Izan ere, kaleratze horren ondoren, “Enpresak kartelak jarri zituen langile berriak behar zituela adierazteko”.

“Kaleratzearen benetako arrazoia gure kideak bere eskubideak baliatu dituela da, eta familia bateragarri egiteko neurriak eskatu zituenetik langile deseroso bihurtu da enpresarentzat”, adierazi du CNTk. Hain zuzen ere, kaleratze horren epaiketa urriaren 20an izango dela iragarri du sindikatuak, non kaleratzearen baliogabetasuna eskatuko da.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena