21/09/26

Kolapso garaian lana birpentsatzen

  • Sindikatuak masa-erakunde bihurtzeko beharra adierazi zuen CNTk.


Irailaren 24an, ostirala, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean Ekologistak Martxan eta Euskal Gune Ekosozialistak antolatutako "Sindikalismoa eta krisi ekosoziala" mahai-inguruan CNT, ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, kolapso garaian “lana” kontzeptuari buruz hausnarketan aritzeko aukera izan zuten.


Sindikatu bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan zituen egungo egoera aztertuz. Zentral anarkosindikalistak "sindikatuak masako erakunde bihurtzeko beharra" azpimarratu zuen, Fernando Villar CNTko Ekintza Sindikaleko idazkariak azaldu duenez. Era berean, " sindikatuak langile guztiak erakarriko dituzten erakunde gisa haztea komenigarria da, patronalari soldatapeko lana eta bizitza bateragarri egitea ahalbidetuko diguten proposamenak inposatu ahal izateko"- adierazi zuen Villarrek.


CNTk XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran gauzatu zen lanaldiaren murrizketa bezalako gertakari historikoen adibideak eman zituen. "Zoritxarrez, ez ginen hobekuntza horiek legedian eta hitzarmenetan modu esanguratsuan islatzeko gai izan", azaldu du Fernandok.


Topaketak, hausnarketarako eta ikuspegiak partekatzeko baliagarri izateaz gain, hainbat proposamen ekarri zituen, eta espero dugu Euskal Herriko sindikatu guztiak epe ertainean gauzatzen joatea, norabide berean lan eginez.


Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena