17/09/21

Ezkerraldeko etorkizunaren alde

  • CNTk gaur La Navalen itxieraren kontra egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
  • Sindiatuaren hitzetan, “lanpostu bakoitzaren defentsa, Ezkerraldeko familien eta ekonomia defendatzea da”.

Gaur arratsaldeko 17:30retan La Navaletik Santurtzira joango den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du erakunde anarkosindikalistak. “Langileak ez dira enpresa egoeraren erantzuleak, kudeaketa txarra da honen arduraduna” salatu du CNTk, “lan karga existitzen den bitartea, egoera hau azal ezina baita”. Itxiera honek “2.000 langile langabeziara daramatza”, sindikatuak azpimarratu du, testuinguru batean zeinean “enplegu duin bat aurkitzea ia ezinezkoa den”. Gainera, itxiera honek gogor jotzen du eskualde bat, Ezkerraldea, inguruko langabezia eta prekarietate tasa handien dituen eskualdea delarik.

Guzti hau dela eta CNTk lanpostu bakoitzaren defendatzeko deia zabaltzen du, “ez direlako La Navaleko langileak soilik”, eskualde guztia “langabezi eta pobrezia arriskuan jartzen ari baita”. Amaitzeko, “erantzuleek euren ardurak alde batera uzten ari dira eta euren kudeaketa txarren ondorioak, langileek eta euren familiek ordaintzera behartzen dituzte", CNTren iritziz.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena