12/05/16

“Erruduna seinalatu”: CNTk Confebasken aurrean protesta egiten du

CNT sindikatuak, asteazken honetan, “Erruduna seinalatu” kanpainaren ekintza berri bat egin du. Oraingo honetan, militante anarkosindikalisten talde bat Confebaskek Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu da. “Hemen barruan daudenek, langileriak krisia ordaintzeko nahi dute, bien bitartean haiek geure ahaleginaren kontura etekina ateratzen jarraitzen dute”, erakundeak salatu du.

Greba orokor berri bat exigituz eta “Murrizketarik ez, erantzunik gabe” goiburuekin pankarta bat zabaldu ostean, han kontzentratuta zeuden pertsonek lan erreformaren aurkako lemak oihu egin dituzte eta “elkarren arteko babesa, elkartasuna eta ekintza zuzena” aldarrikatu dituzte, Estatu eta Kapitalaren erasoei aurre egiteko bide bakarra delako. 

“Borrokari esker lortu genituen eskubideak, lapurtzen dizkigute”, azpimarratu du CNTk. Testuinguru horretan, sindikatuak nabarmendu du gizarte esparruan “osasuna pribatizatzen dute eta heziketa okerrera egiten dute”, eta lan esparruan “kapitalaren interesen menpe uzten gaituzte, lan-juridiko eremua deseginez”. “Diru-kutxa publikoen arpilatzea ere, ez dugu ahaztu behar, kutxa eta bankuen finantzaketa edo AHTren antzeko makroproiektuak” gaineratu du. 

“Erruduna seinalatu” kanpainaren mobilizazioak, datorren asteazkenean, 23an, goizeko 11:00etan, Alderdi Popularrak Bilbon duen egoitzaren aurrean (Gran Vía 89an) jarraituko dituzte. 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena