"Langileon artean elkartasuna gero eta beharrezkoa da" azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Kasu honetan CNTk Madrilen duen La Tagliatella sail sindikala lagundu nahi izan du, "datorren asteazkenean zapalkuntza sindikala salatzeko epaia izango baita".
Hori dela eta elkarretaratzea egin zuten Bilboko Poza Lizentziatua kalean dagoen jatetxean, "enpresak sindikatuen aurka duen politika ezagutarazteko" eta baita "langileek jakinarazteko CNT euren eskubideak defendatzeko dagoela".