Iritzia (107)

2022ko urtarrilaren 30an Argia aldizkariko 2.764 alean argitaratua Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan, behin behineko langileak %20tik gora dira enpresa gehienetan. Heren batean, lanpostu finkorik ez duen langileen ehuneko horrek plantilla osoaren %40 gainditzen du. Kontratazio mota nagusia produkzioaren gorabeherengatiko behin-behineko kontratua da, eta obra eta zerbitzu kontratuak jarraitzen dio. Nafarroaren kasuan, 2021. urtean sinatutako kontratuetatik, behin betikoak %6,85 izan ziren; kontratuen erdia produkzioaren gorabeherengatiko behin-behineko kontratu motakoa izan zen, eta kontratuen %22, obra eta zerbitzukoa. Datuek agerian uzten dute Euskal Herri penintsularreko lan merkatuan dualtasun nabaria dagoela, baita sistemikoa dela ere. Postfordismoaren garai honetan, azpikontratazioa eta lan baldintzen prekarizazioa…
Interes historiko handiko analisia eta Iraultza Sozialaren garaia aztertzen duen dokumentua da hau. Alasbarricadas webgunean Miguel G. Gómez historialariak argitaratutako artikulua. Endika Alabort Amundarainek euskaratuta. Artikulu honen bidez, Espainiako Gerra Zibilean CNTk jarraitutako proiektu politiko-ekonomikoa ezagutarazi nahi da. Ez dugu irakurketa bat egingo "printzipioekiko traizioa" edo "oportunismoa" bezalako hitz fetitxeak erabiliz. Hitz horiek ez dute azaltzen barne-prozesuen errealitatea, are gutxiago masa-erakunde baten biraje estrategikoak. CNT 1936ko maiatzean Zaragozako Kongresutik atera zenean, bazirudien ideologia espainiar errealitateari aplikatzeko moduari buruzko barne-eztabaidak behin betiko amaitu zirela. Kongresu honetan, maila teorikoan garrantzitsuena Komunismo Libertarioaren Kontzeptu Konfederalaren Adierazpena izan zen. Dokumentu horretan, gizarte batek printzipio…
Argia aldizkariaren 2.752. zenbakian argitaratua, eta hemen eskuragarri Ekintzaile indibiduala protagonista duen finantza erakunde baten azken iragarkia: Amesten duzun proiektua egia bihurtu daiteke. Diru laguntza baten bitartez, originala den ideia, proiektua, gorpuztu eta enpresa batean eraldatuko da, norberaren esfortzuaren bitartez. Administrazio publikoek urteak daramatzate ekintzailetza mota hori sustatzen, 2008ko Atzeraldi Handitik ona indar handia hartu duenak. Gazte langabezia tasa handia; kapitalaren alde erregulatuta dagoen lan merkatua; bizitza kostu hazkorrak; bizitza duin bat eskuratzeko enpleguak gero eta murritzagoak: garai hauetan; instituzio publikoen hautua argia da. Pentsamendu positiboa oinarria duen bizitza filosofiak gero eta marketin indartsuagoa dauka bere alde. Adorea baldin baduzu,…
21/06/10

Naturala?

Egilea
Beti bezala, azken hilabete honetan gertatu zaidana kontatuko dizuet. Hori bai, hamaiketakoa jaten dudan bitartean. Barkatu, baina gose naiz. Bide batez, osagaiak irakurriko dizkizuet: ura, azukreak, almidoia, konposatu fenolikoak, tokoferola, manganesoa, burdina, etab… Baina, zer demontre ari naiz jaten? Naturala izango da?. Beno zentratuko naiz historia kontatzen, bestela ez dut gaur amaituko. Maiatza, natura irakiten dagoen hilabetea. Neguan, ezkutuan dauden izaki bizidun asko, Maiatzean esnatu egiten dira. Horien artean landareak. Kolore horiekin, forma horiekin, udaberriko usain horiekin… gozarazten digute. Baina landareak ez dira hori bakarrik. Askoz gehiago baitira. Gure gizarteko ia baliabide guztiak ematen dizkigute: elikagaiak, botikak, papera, oxigenoa eta…
Bertsio laburrago bat entzun daiteke hemen, gazteleraz. Bertsio originala Argian argitaratu zenUrtea hasi zenetik, 16 langile hil dira. Horrek esan nahi du 6,5 egunetik behin norbait hil dela lanean. 2020a, era berean, urte beltza izan zen: Euskal Herria penintsularrean 75 pertsona hil ziren lanean. Hau zorte txarra balitz bezala hartzen da, saihestu ezin den kasualitatea. Patronalek, hala nola Confebaskek, onartu ezin den tragedia pertsonalaz eta enpresarialaz hitz egiten dute, baina, aldi berean, mila langileko lan-istripuen indizea murrizten ari dela azpimarratzen dute. Hildako horiek izan ezik, denak pozik, orduan. Azkenean, erabiltzen gaituenarentzat zenbakiak besterik ez gara, aurkibideak. Behin-behineko kontratua duen langile…
UNICEF (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa), 2014. urtean, adingabekoen aurkako indarkeriaren inguruko 195 herrialdeen datu estatistikoak bildu zituen “Ocultos a plena luz” izenburua hartu zuen txostenean. Txosten horrek datu oso interesgarriak eman zituen, hala nola, mundu osoko 120 miloi neskato (10etik bat baino gehiago) bortxaketen eta bestelako sexu-erasoen biktima izan direla euren bizitzen momenturen batean. Datu hori birrintzailea da. Gainera, Europar Kontseiluko “One in Five” kanpainaren10 arabera, kasuen %70ean sexu-abusua haurraren inguruko pertsona batek burutzen du, adibidez, osabak edo auzokide batek. Espainiari erreferentzia eginez, haurren sexu-abusuek biztanleriaren %20an dute eragina, sexu femeninoan gehien bat. Gainera, arazo sozial handi bat izan…
21/02/27

Haurreskolak

Egilea
Sindikatuen arabera, Haur Eskolen Partzuergoan otsailaren 22an, 23an eta 24an egindako grebaren jarraipena % 70ekoa izan da. Aurretik, aurten bertan, beste bi greba egun deitu ziren urtarrilaren 25ean eta 27an. Jakina, kasu hauetan gertatzen den bezala, gauzak konplikatzeko, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, greba eta beren eskubideak eta, batez ere, haurren ongizatea aldarrikatzen dituztenak gutxietsiz. Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du txintik ere esan. Baina, zeintzuk dira greba honen aldarrikapenak? Pozten nau galdera hau egiteak. Goazen banan-banan: Lehenik eta behin, doakotasuna eskatzen da. "Nola???!", -pentsatuko duzu-, "Familiei amatasun- eta aitatasun baja potroso eta eskasak ematen dizkietela, eta, euren exogestazio prozesua bete…
Ikastolen gaia pil pilean dago une honetan, eta nire iritziz, diru publikoarekin lagundutako itunpeko ikastetxeak egoteari zergatik utzi behar dioten azaldu nahiko nuke (1) Ezer baino lehen, hizkuntza irakaslea naizen aldetik, euskara ikastearen garrantzia azpimarratu nahi dut: euskara akademikotik haratago hainbat testuingurutan erabiltzearen garrantzia, eta hala erabakitzen duenak aukera izateaz gain, eskubidea ere izan dezala hizkuntza preindoeuropar berezi honetan bizitzeko. Pedagogikoki, esan gabe doa, ahalik eta hizkuntza gehien jakitea onuragarria dela guztiontzat. Nor egon liteke hainbat koderekin errealitate bera eskuratzearen aurka? Nor egon liteke komunikazio-kode desberdinak dituzten errealitateak eskuratzearen aurka? Hizkuntza asko ezagutzea eta hizkuntzan murgilduz haietara iristea oso aberasgarria…
Hordagon argitaratua 2020/11/21ean, Lanaren Ekonomiaren eskutik Ostalaritza itxita dago Euskalerri osoan, COVID-19aren aurka hartutako neurriak direla eta. Horrek ezinegona sortarazi du sektorean, zeina martxotik baitago pandemiak gogor kolpatuta. Dirulaguntzak jaso ezean, negozio asko itxiko direla salatu da. Baina, nola heldu gara egoera honetara? Turistifikazioaren eredu kaxkarra Epe luzea kontuan hartuta, 1970etik aurrera kapitalismoak krisi luzea pairatu du, eta sektore ekonomikoen berrosaketa gertatu da Euskalerriko ekonomian. Industriak barne produktu gordinean zuen pisua nabari murriztu da: % 50ekoa zen 1975ean, eta % 22koa da 2020an. Desindustrializazio horrek zerbitzuetan oinarritutako ekonomia bultzatu du, eta bi dira eredu produktibohorren oinarrizko ardatzak, eraikuntza eta turismoa.…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena