20/12/30

CNT Mediaposten kaleratzeen aurka mobilizatuko da

  • "Frantziako multinazionalak, pandemiak sortutako egoera aprobetxatuz, lan-erregulazio espedientea jarri du mahai gainean", salatu du sindikatuak.
  • CNTk egoera salatu du "eta ahal duen guztia egingo du kaleratzerik egon ez dadin"

Mediapostek, azken urteotan irabaziak izan dituen multinazional frantziarrak, kaleratze kolektiboa iragarri du, eta 86 langileri kontratua eten nahi die ordezkaritza guztietan. "Bizkaian 10 pertsonari eta euren familiei eragingo die, langileen % 30 ingururi", salatu du CNTk.

"Lan karga dago", adierazi dute sindikatuetako ordezkariek. Mediapostek, marka komertzial handientzako marketin erlazionalean aritzen den elkarteak, "langileak antzinatasunarekin eta lan eskubide finkatuekin kaleratzea du helburu, jarduera horiek esplotazio baldintzetan azpikontratatzeko", adierazi du erakunde anarkosindikalistak.

"Hau ez da ezer berria", azpimarratu du sindikatuko ordezkariak. Mediapostek Sector eta BK Distribuciones euskal enpresak bereganatu zituenetik 10 urte igaro direnean, "multinazionalak 60 lanpostu baino gehiago suntsitu ditu Bizkaian bakarrik".

CNTk "lanpostuen defentsan mobilizazioak hasi direla” iragarri du, eta "kaleratzeei aurre egiteko langileen batasunari" dei egin dio. 2021ean kontzentrazioak eta ekintza sindikalak egingo dituzte urtarrilaren 5ean, 7an eta 8an enpresak Trapagan duen egoitzan.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena