12/05/20

CNT-k Donostia eta Iruñeako murrizketen aurkako mobilizazioetara deitzen du

Gasteizen eta Bilbon igande honetan egindako manifestazio arrakastatsuen ostean, CNT sindikatuak datorren larunbatean Donostian eta Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du eta “greba orokor berri baten aldeko pausoak ematera animatzen du”.

Murrizketak salatzeko, lan eta gizarte arloko eskubideak defendatzeko sortutako Sindikatu eta Mugimendu Sozialen Plataformak -zeinean CNT dagoen- kalera ateratzeko beste deiadia egin du. Plataforma honek otsailaren 25ko manifestazioa bultzatu zuen, Bilbon izan zena. Zentzu honetan, CNT Bilbon eta Gasteizen igande honetan deitutako manifestazioetan egon da, eta datorren larunbateko ekitaldietan Gipuzkoan eta Nafarroan egongo da ere.

Lan eta arlo sozialeko eskubideen aurkako erasoak areagotu egin dira. Hezkuntza eta osasun arloak pribatizatzen diren bitartean, estatuak bankuak milioika eurorekin finantzatzen ditu. Eraso hauei guztiei erantzun behar diegu, helburua eskubide murrizketa dinamika hau etengo duen greba orokor berri bat izanik.

Horregatik, maiatzaren 26an kalean egongo gara. Lan eta gizarte eskubideen alde!

Maiatzak 26, larunbata:

Donostia: 17:30, Bulebarren.

Iruña: 17:30, autobus geltokian.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena