12/12/24

CNT ekintza sindikal eta sozialari buruzko taktikak zehazten eta eztabaidatzen aritu da

Abenduaren hasieran ekintza sindikal eta sozialari buruzko Militanteen Konferentzia Konfederala ospatu da Cornellàn (Bartzelona). Penintsula guztiko hainbat federazio lokaletako ehunka militanteek aurkeztutako ponentziak eztabaidatu dituzte, gai ordena luzea izanik: Langabezia eta  gizarte prekaritatearen aurkako ekintza sindikala eta soziala, langabezia murrizteko politika sindikala, lan-poltsen antolaketa sindikatuetan, langabetu-asanbladen sustapena, krisiaren erronken aurrean eman beharreko erantzunak, eta abar.

Militanteen Konferentzia Konfederal honetan CNTk arlo lokalean bultzatzen ari dituen esperientziak eta estrategiak komunean jarri dira; lan-gatazkak, sekzio sindikalak, grebak, langabetuen asanbladak, mobilizazio bateratuak, prekaritate eta murrizketen aurkako kanpainak...

Ponentziak aurkeztu ondoren, bertaratutakoek eztabaidatu zituzten parte hartze handi batekin, hausnarketa eta analisi kolektiboaren maila ona nabarmenduz. Proposamen zehatzen laguntzekin, CNTk borrokak eta gatazkak gehiago sustatu behar ditu, ekonomia alternatibo eta autogestionatuaren inguruan egiten ari den lana zabalduz eta, milioika lanpostu txikitu dituzten murrizketa, enplegu-erregulazioko espediente eta lanaren aurkako politiken kontra egiteko bide bakarra langileriak enpleguaren kontrola eta enpresen berreskurapena dela azpimarratuz.

Gaur egun bizi dugun testuinguru ekonomiko eta soziala konplexua da, gure aurrean dugun erronka handia izanik. Egindako ekitaldia erronka hauei era kolektibo eta militantean aurre egiteko bidea argitzen dute, gure borrokarako erremintak eta antolaketa ereduak tokiko arlora egokituz. CNTk harturiko akordioek anarkosindikalismoaren ikuspututik gatazka egoera ezberdinetan lan egiteko malgutasuna hornitzen gaituzte.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena