18/11/28

Bizkaiko bulego eta despatxuetako lan hitzarmena dela eta

  • ESK, LAB eta CGTk, CNT sindikatuarekin batera, komunikatu bat atera dute lan hitzarmenaren negoziazioen egoera dela eta.
  • "Komunikatu bateratua atera dugu langileek egoera zein den uler dezaten", esan du sindikatuaren arduradunak.

Lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta, lau sindikatuek hurrengo komunikatu bateratua atera dute, azken egunotan zenbait sindikatuk eguteko amankomunetik atera baitira. Hemen komunikatua irakurtzeko aukera duzue.

Elkarrekin borrokan jarraituko dugu!

"Bizkaiko Bulego eta despatxuetako hitzarmena negoziatzen ari garen LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok gure kezka adierazi nahi dugu sindikatuen arteko batasuna apurtu delako, hura barik nekez lortuko dugulako geure helburua: hitzarmen duina.

ELA, CCOO eta UGT sindikatuak egutegi amankomunetik bereizi dira, marra gorriak marraztuz eragozten ari dira batuak iraun dezagula lanean. Sindikalgintza bateratua baztertu dute hortaz.

Arduragabekeria deritzagu norberaren interesak guztion interesei lehenesteari, are gehiago hitzarmena trabatua dagoenean eta negoziatzeko datarik ez duenean.
Gure ustez, garai egokia da elkarrekin egin dezagun lan eta patronala presiona dezagun hark ezarri duen xantaia desager dadin behingoan.

LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok agintzen dizuegu elkarrekin borrokatuko garela. Laguntzeko gertu gaituzue gainerako sindikatuek hausnar dezaten, eta bat
egin dezaten guztion borrokarekin, bat egin dezaten sektoreko behargin guztiok eskatzen ari garen sindikatuko batasunarekin.

Denon artean lortuko dugu!"

LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatua

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena