Azaroak 25: indarkeria matxistaren aurka

Badator azaroak 25 eta CNT sindikatutik lanean emakumeok aurkitu ditzakegun indarkeria matxista nabarmenak salatu nahi ditugu: lan hitzarmen ezberdinak, lanaldi murriztuak, lan etenaldiak, haurdun egoteagatik kaleratzeak, lan ikustezin ordaindugabea eta kontziliazioa, besteak beste.

Honez gain, gogoratu dezagun, lan esparruko emakumeonganako Indarkeria matxistaren icebergean, hain nabarmenak ez diren egoerak ere badaudela eta ikustezinak izateagatik are garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigu:dohainik egiten dugun ugalketa lana, lanaldi hirukoitza (enpresan, zaintzan eta etxeko lanetan), eredu eta ordezkaritzarik eza, kotizazio gabeko pentsio ikaragarri baxuak eta orohar, txirotasunaren feminizazioa.

Oso argi azpimarratu nahi dugu hau aldatzea ez dela soilik emakumeon lana. Jendartea eraldatzea eta #elkarlaguntza rekin guztion eskubideen alde borrokatzea, GUZTION lana da eta #CNT n orain dela 100 urte baino gehiagotik gabiltza langileriaren alde borrokan.

Horregatik, azaroaren 25ean edo urteko edozein egunetan: sindikatuan eta lanean,  CNT indarkeria matxisten aurka, CNT zurekin.

  • Azaroa 22, 2020

Agenda

25 Aza 2020;
07:00PM - 09:00PM
Gasteiz - Asesoría /Aholkularitza
26 Aza 2020;
06:00PM - 08:00PM
Barakaldo - Asesoría / Aholkularitza
02 Abe 2020;
07:00PM - 09:00PM
Gasteiz - Asesoría /Aholkularitza

Irakurriena