12/11/14

“Aitzakiarik ez, borroka garaia da”

Gaur arratsaldean, lau euskal hiriburuetan izan diren manifestazioen harira, honakoa adierazi du CNT sindikatuak: “24 ordutako lanuzte honek jarraipena izan behar du”. Erakunde honek protesta kalean “lortu arte” mantentzera deitu du. “Garaia da, guztiok batera, txandakako gobernu titereek, Moncloa edo Ajuria Eneakoa izan, botatzen dizkiguten murrizketa amaigabeekin bukatze aldera, behar diren pausuak eman behar ditugu” azpimarratu du.

Argazki galeria

“CNTk Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean deituriko mobilizazioek jarraipen zabala izan dute” ohartarazi du sindikatu honeek eta ELA eta LABen jarrera deitoratu dute: “euskal langile gehienak ordezkatzen dituztela esateaz asetzen ez diren ELA eta LAB ez dira ohartu borroka egun honen Europa mailako garrantzia”.

CNTren iritziz, “langileriarengatik borrokatzen dutela dioten guztiek, noraino iritsi nahi duten garbi azaldu eta PPren murrizketekin eteteko heuren proposamenak zein diren azaltzeko garaia dute”. “Aitzakiarik ez; gure egoera eramangaitza da, jendarteak nekea du eta erantzun sendo bat eskatzen du”.

Zentzu horretan, erakunde anarkosindikalistak bere militanteez adierazi du “kalean nahiz lantokietan, gutxi batzuk gainontzekooi hainbeste lapurtzea ekiditze aldera jarraituko dute lanean”.

CCOO eta UGTk irudikatzen duten “konzertazioa eta itun sozielarako sindikalismoak ez du zerikusirik langile klasearen defentsarekin” gaineratu du CNTk. “Horrela izanik, erakunde hauetan oraindik ere badagoen jende zintzoa aurrerapausu bat ematera gonbidatzen dugu, sindikalismo partehartzaile, autogestionario eta iraultzailearekin bat egitera” esan du azkenik.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena