CNT sindikatuak salatu duenez, Limpiezas Sirkari enpresak langile bat kaleratu du, "bajan zegoela, Limpiezas Lombide enpresatik subrogatu ostean". Bere ustez, neurri antisindical argi baten aurrean gaude.

  • CNTk Bizkaiko Bulegoetako langileei "maiatzaren 30eko mobilizazioan parte hartzeko" deia egin die
  • "22 bilera egin ostean, CEBEK mugitu barik jarraitzen du, hitzarmen kolketiboaren negoziazioan hasierako posizioan dago", salatu du erakunde anarkosindikalistak.

Bizkaiko Bulegoetako Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa geldirik dago oraindik. Maiatzaren 17an sindikatuek patronalarekin bilera bat izan zuten. "Sindikatuek proposamenak eginda zituzten, CEBEK patronalak aztertzea eta erantzun bat ematea falta dela", salatu du CNTk. "Egiten dugun 22. bilera da, eta CEBEK hasierako proposamenetatik mugitu gabe jarraitzen du", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. "Sektoreko 23.000 langileri ez die kasurik egiten".

Hori dela eta, CNTk bat egin du "sortu den ekimenarekin, siglen gainetik, maiatzaren 30ean mobilizazio handi batera deitzen duena, Bizkaiko bulegoetan hitzarmena lortzeko". "Sektoreko langile guztiek deituta daude", azpimarratu du sindikatuak.

Mobilizazioa maiatzaren 30ean izango da, Bilbon, 19:00etan Plaza Biribiletik CEBEK patronalak duen egoitzara arte.

  • Foru Aldundiaren hitzetan, sail sindikala ez dago osatuta. "Sindikatuak egindako erreklamazioei erantzunik ez emateko eta eskubideak galarazteko" hartu du erabaki hori, CNTren iritziz
  • Suhiltzaile Zerbitzuko Buruzagitzak sindikatuko delegatuaren bilera eskubidea urratu du, asanbladara joaten galaraziz; CNT beste sindikatuekin deitzaileen artean dago

Sail sindikala eratu zenetik, Foru Aldundiak denbora guztian honen existentzia ukatu du, ordezkari sindikalari zilegitasuna kenduz, esanez "CNTko sail sindikalak ez du inolako zilegitasunik Foru Aldundian eta IFASen jarduteko".

Foru Aldundiak sail sindikalaren ukapen honek prestakuntza sindikala eta Lan Arriskuetako Prebentzio prestakuntza galarazteko erabili du; jardunaldietara joatea ukatu dio, aparteko orduen ordainketa ez dio egin, dagozkion lan funtzioen esleipena ukatu dio, eta abar luze bat. Guzti hori nahiz eta Lan Hitzarmen Kolektiboak aitortutako eskubideak izan, bai sail sindikaleko ordezkari gisa izateagatik, baita administrazioko enplegatua izateagatik.

Beste kasu batzuetan, lan-arriskuen ebaluatzeko eskabideen aurrean ez da erantzunik eman.

Era berean, 2018ko M8 greba egunean, Aldundiak CNTk egindako 24 orduko deialdia alboratu zuen, "Foru Aldundian jarduten ez duen sindikatua" zela esanez.

Astelehenean, hilak 27, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen kolektiboak Asanblada Orokorra deitu zuen. Gure ordezkariak berriro ere, bere bilera eskubidea urratua izan du. Bere ordutegiaren barruan batzarrera joateko baimena ukatu dio Foru Aldundiak, Aldundiaren zerbitzura dauden langile guztiek duten eskubidea dena. Asanblada Orokorrak Foru Aldundian dauden sindikatu guztiak bertan egotea eskatzen zuen; gainera, CNT parte hartu zuen asanbladaren antolakuntzan.

CNTk Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera antisindikal guztiak berehala etetea eskatzen du.

  • Ekainaren 6an Ana Sigüenza egileak CNTk Iruñean duen egoitzan liburua aurkeztuko du.
  • "Hezkuntza arloan alternatibak badaude, eta hauek indartu behar ditugu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Arratsaldeko 19:00etan Eslava kaleko egoitzan "Beste hezkuntza posiblea da: Pedagogia libertarioa" hitzaldia egingo da. Autoreak, Ana Sigüenza irakasleak, hainbat teoria pedagogiko eta praktika libertarioak azalduko ditu, idatzitako liburuan islatzen den bezala.

Sigüenza CNTko kidea da, pedagogoa. Bere bizitza guztia irakaskuntzan eman du, langile klaseko ikasleak heziz eta hezkuntza ulertzeko beste erak zabalduz. "Anarkismo klasikoak egindako ekarpenetatik hasi eta gaur egungo teoria pedagogiko modernoak azalduko dira ere", azpimarratu du CNTk. "Bere lana baliotsua egiten duena da isilarazi diren ideiak eta praktikak gureganatzea", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Limpiezas Lombide enpresak langileen kalterako zuzendaritzak egiten dituen irregulartasunen berri eman du CNT sindikatuak. Zentzu horretan, zentral anarkosindikalistak salatu duenez, langile batzuk, euren enplegua galtzeko beldurra dela eta, "errealitatearekin bat ez datorren ordutegiak sinatzen ari dira, enpresak bere kabuz egindako estimazioak dituztenak".

CNTk gogorarazi duenez, "langile askok lanaldi partzialeko kontratuak dituzte, nahiz eta lanaldiak askoz luzeagoak izan". Izan ere, sindikatu honek egindako salaketen ondorioz, Lan Ikuskaritzak berak egiaztatu zuen afiliatutako langileetako batek "kontratuan jartzen zuena baino lan gehiago egiten zuela, nahiz eta enpresak kontratuak zehaztutako lan jardunaldia sinatzera behartu, egindako lan ordu kopuru erreala alde batera utzi nahian".

Gainera, CNTk azpimarratu du Lan Ikuskaritzaren ebazpenaren aurretik eta ondoren Limpiezas Lombide enpresako zuzendaritzarekin bilera bat baino gehiago zutela, gain honen inguruan akordio batera iristeko asmoz. "Ezinezkoa izan da enpresaren jarreraren ondorioz, langileari benetako lanaldia aitortu gabe jarraitzen du". Izan ere, "enpresak egindako azken proposamena langileari dirua eskaintzea izan zen, ordainean enpresatik alde egitea izanik”, azpimarratu du CNTk.

Enpresaren nagusikeria ikusita, sindikatuak salaketa jarri du eta "mobilizazio epe bat hasiko dugu, gatazka sindikala irekitzen". "Langileen eskubideak errespetatu arte ez da bukatuko”

Era berean, sindikatuak elkartasuna adierazi dio Lombiden dagoen CNTko ordezkariari, "Sirkari enpresak bere jardunaldiaren zati bat subrogatu ostean, kaleratu baitute”.

CNT sindikatuak Lombide eta Sirkari garbiketa enpresen plantilen eskubideei egindako erasoen aurkako urrats berriak eman ditu. Asteazken honetan burututako prentsaurrekoan Lan-Ikuskaritzan eta Lan-Arloko Epaitegian salaketak jarri dituela ohartazi du, “bi enpresek gure bidezko aldarrikapenei jaramonik egingo ez dietela egiaztatu ostean”.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistaren bozeramaileek Bizkaiko garbiketaren sektoreko sail sindikalek mobilizazioak berpiztuko dituztela adierazi dute, “gure eskubideak errespetatuak izatea lortu arte eta afiliazio sindikala dela-eta kaleratua izan den gure kidea berriz hartu arte”.

CNTk salatu zuenaren arabera, Lombide enpresako langileek “kontratuak zehazten duena baino jardunaldi luzeagoa burutu ohi dute, honek dakarren soldata eta kotizazio murrizketarekin batera”. Are gehiago, “hau Segurantza Sozialari iruzurra da eta, beraz, gizarte osoari ere”. Honekin batera, jardunbide enpresarial hauek “hain feminizatua dagoen garbiketaren sektorean gertatzen direnez soldata-arrakala eragotu egiten dute”.

CNTk, hain zuzen ere, Lan-Ikuskaritzari “aurretik salaketak jarri izan diren arren, lanordu-erregistroari dagozkien irregulartasunek jarraitzen dutela” ohartarazi dio.

CNTk gogoratu du, izan ere, Ikuskaritzak “gure kideak kontratuan ezarritakoa baino jardunaldi luzeagoa burutzen zuela jasota utzi zuen, horren ondorioz Lombide enpresa langileari jardunaldi erreala kotizatzera kondenatu zuelarik”.

Horrez gain, zentral anarkosindikalistak Lombide salatu du Lan-Arloko Epaitegian, “gure prebentzioko ordezkariak benetan burutzen duen jardunaldia aitortu dezan”, hala nola “Limpiezas Sirkari enpresak bidegabe kaleratu duen gure kidea berriro har dezan galdegiteko”.

CNTk, baita ere, “enpresa-batzordeko beste sindikatuen jarrera” salatu du”, “gatazka honetan zehar beste alde batera begiratu izana” leporatzen die, “hainbat kasutan, baita enpresaren alde jarri ere”. “Langileekin akordatzen dira hauteskunde sindikalak datozenean, botoa eskatzeko”, ohartarazi dutenez.


Pentsioen defentsan negu beroa izango den honetan parte hartuko du CNT sindikatuak. Pentsiodunen mugimenduarekin batzartu ondoren, erakunde anarkosindikalak kolektibo honek urtarrilerako aurreikusita duen greba orokorra deitzea erabaki du. "Eskaera hau gure gain hartzen dugu eta ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu greba deialdiak aurrera egin dezan”, adierazi du CNTk.

Sindikatuak greba deialdi ofiziala egingo du gainontzeko sindikatu eta mugimendu sozialekin batera. CNTk “gaur inoiz baino gehiago, mobilizazioa beharrezkoa da pentsio duinak defendatzeko” azpimarratu du, 1080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1200 euroko gutxieneko soldata eskatuz.

“Pentsioen aldeko borrokak ez die soilik gaur egungo pentsiodunei eragiten, gaur egun aktibo daude langileentzako aurrekari bat ere ezartzen du " ohartarazi du CNTk.

Preseski, CNTk pentsiodunen mugimenduak azaroaren 16rako deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. "Kolektibo honen aldarrikapenak laguntzen eta babesten jarraituko dugu” azpimarratu du sindikatuak.

Azterketen filtrazioen ondorioz Osakidetzan funtzio publikorako sarbidean izandako azken ustelkeria-salaketak "ez dira Euskal Osasun Zerbitzuan funtzio publikora sartu nahi duten langileen eskubide-urraketa bakarrak, bitarteko langile gisa edo aldi baterako langile gisa, zigorgabetasun kutsuarekin erakunde publiko honek egiten dituenak", salatu du CNTk.

Sindikatuaren arabera, "Funtzio publikora berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera sartzea sistematikoki urratzen da Osakidetzako langileen kategoria askotan". "Ez da soilik LEParen eredua aldatu behar, baizik eta aldi baterako kontratazio sistema bidegabe hau, kontratazioak ESIetako langileen atalen irizpidearen menpe uzten dituena, entxufismoa ohiko praktika bihurtuz", nabarmendu du.

Horren harira, CNTk adierazi du "Osakidetzako aldi baterako langile guztiek, eta batez ere kontratazio-zerrendak azkar agortzen diren kategorietakoek, badakite Curriculum Vitaea ospitaleetako langile-ataletara eramatea urteko aldi jakin batzuetan lan egiteko eta puntuatzen joateko modua dela".

Haren ustez, "Kontratazio sistema ilun hori, batez ere, ireki gabe urteak daramatzaten lan-poltsak berehala agortzen diren kategorietan agertzen da". "Hori gertatzen denean, ESIek CVen arabera kontratatzen dituzte, nahierara. Batzuk beren irizpideak erabiliz eta beste batzuk zentralak Gasteizen emandako legez kanpoko zuzentarauetara egokituz", adierazi du CNTk.

Sindikatuak Barrualde-Galdakao ESIan Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten (ETEen) kontratazioa aipatu du, eta hori "sistematikoki errepikatzen da beste ESI batzuetan". Ospitale honetako kontratazio-sailak argi eta garbi adierazi dio telefonoz deitzen dien edonori, ETE kategoriarako, ospitale horretan praktikak egin dituzten pertsonak baino ez dituztela kontratatzen, eta, horrela, gainerako pertsonak diskriminatu egiten ditu; izan ere, kontratazio-dinamika horretan, curriculum bidez lanpostu hori ere eskuratu ahal izango lukete", adierazi du.

"Osakidetzan aldi baterako lan egitea ez da soilik soldata bat etxera eramatea, zerrenda batzuetan puntuatzea ere bada, non entxufatutakoek aise gaindituko dituzten zerrendakideak. Baina ez da hori bakarrik, pertsonei kalitatezko osasun-zerbitzua ematea da, eta nepotismoa ahalbidetzen duen langileak hautatzeko sistema batek ezingo du inoiz hori bete", azpimarratu du.

CNTk uste du Curriculum Vitaeen aukeraketan oinarritutako funtzio publikorako sarbidea legez kanpokoa dela, eta ez dela berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera egiten, txandakako gobernuen interesen eta sindikatuen utzikeriaren ondorioz langile gehienei beren kategorietako lan-poltsetan izena ematea eragozten zaielako, urte asko pasatzen baitituzte ireki gabe".

17/05/01

Maitzak 1

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Azken berritasunak