19/10/16

CNTk Lombide eta Sirkari garbiketa enpresen gehiegikerien kontrako kanpainia hasiko du

CNT sindikatuak Lombide eta Sirkari garbiketa enpresen plantilen eskubideei egindako erasoen aurkako urrats berriak eman ditu. Asteazken honetan burututako prentsaurrekoan Lan-Ikuskaritzan eta Lan-Arloko Epaitegian salaketak jarri dituela ohartazi du, “bi enpresek gure bidezko aldarrikapenei jaramonik egingo ez dietela egiaztatu ostean”.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistaren bozeramaileek Bizkaiko garbiketaren sektoreko sail sindikalek mobilizazioak berpiztuko dituztela adierazi dute, “gure eskubideak errespetatuak izatea lortu arte eta afiliazio sindikala dela-eta kaleratua izan den gure kidea berriz hartu arte”.

CNTk salatu zuenaren arabera, Lombide enpresako langileek “kontratuak zehazten duena baino jardunaldi luzeagoa burutu ohi dute, honek dakarren soldata eta kotizazio murrizketarekin batera”. Are gehiago, “hau Segurantza Sozialari iruzurra da eta, beraz, gizarte osoari ere”. Honekin batera, jardunbide enpresarial hauek “hain feminizatua dagoen garbiketaren sektorean gertatzen direnez soldata-arrakala eragotu egiten dute”.

CNTk, hain zuzen ere, Lan-Ikuskaritzari “aurretik salaketak jarri izan diren arren, lanordu-erregistroari dagozkien irregulartasunek jarraitzen dutela” ohartarazi dio.

CNTk gogoratu du, izan ere, Ikuskaritzak “gure kideak kontratuan ezarritakoa baino jardunaldi luzeagoa burutzen zuela jasota utzi zuen, horren ondorioz Lombide enpresa langileari jardunaldi erreala kotizatzera kondenatu zuelarik”.

Horrez gain, zentral anarkosindikalistak Lombide salatu du Lan-Arloko Epaitegian, “gure prebentzioko ordezkariak benetan burutzen duen jardunaldia aitortu dezan”, hala nola “Limpiezas Sirkari enpresak bidegabe kaleratu duen gure kidea berriro har dezan galdegiteko”.

CNTk, baita ere, “enpresa-batzordeko beste sindikatuen jarrera” salatu du”, “gatazka honetan zehar beste alde batera begiratu izana” leporatzen die, “hainbat kasutan, baita enpresaren alde jarri ere”. “Langileekin akordatzen dira hauteskunde sindikalak datozenean, botoa eskatzeko”, ohartarazi dutenez.


Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena