- Urtarrilaren 13an, Bilbon milaka lagunez beteko da kalea bizikidetzaren eta euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenen amaieraren aldeko manifestazio honetan.
- Arratsaldeko 16.00etan La Casillatik hasiko da, eta han CNT izango da ere.
Sarek euskal gizarte osoari berriz ere dei egiten dio datorren urtarrilaren 13an elkarbizitzaren eta konponbidearen alde bidea egiten jarrai dezagun eta 16:00etan La Casillatik abiatuko den manifestazioan parte har dezan, bizikidetza eraikitzeko bidean, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea ahalbidetu dadin. Horretarako, legeria arrunta aplikatuz euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxera itzultzeko bidea zabaldu eta ahalbideratu behar da, eta bide hori bateragarria da indarkerien biktima guztiak erabat errespetatzearekin, haien mina onartzearekin eta eragindako kaltea konpontzeko beharrarekin.
Sare Herritarraren manifestazioa, beraz, 16:00etan abiatuko da La Casillatik, horren ostean Autonomia, Zabalburu, Hurtado de Amezaga, Plaza Biribila eta Buenos Airesetik igaro eta Bilboko udaletxean amaituko da.