Larunbat honetan, hilak 11,Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du CNT sindikatuak. "Espetxe politika hau aldatu beharra agerikoa da", esan du erakunde anarkosindikalistak, "presoen eskubide urraketa sistematikoarekin bukatu behar delako", gaineratu du.
Hori dela eta Bilbon, 17:00etan La Casilla ondotik hasiko den manifestaziora joateko deia egin du CNTk.