- CNT sindikatuak UGTren jarrera salatu du, jaiegunetan irekitzearen aurkako plataforman baitago “baina pribatuan zabaltzearen alde egiten baitu”.
- “Enpresak 24 ordu eskuragarri dauden langileak nahi ditu”, erakunde anarkosindikalistak salatu du.
Uztailaren hasieran Tiendas La Okak (Bilbon eta Getxon dagoena) negoziazio epe bat hasi zuen Bizkaiko merkataritza-elikadura lan hitzarmen kolektiboa atzean uzteko asmoz, beren helburua igande eta jaiegunetan zabaltzeko izanik. “Enpresak horren atzean zenbait urte daramatza”, zehaztu du CNTk, “eta Marques del Puerto kaleko dendan taberna zabaltzea izan da orain erabili duten aitzakia”.
Hasieratik UGT ontzat eman ditu enpresak esandako arrazoiak, “Bilboko denda zabaltzeari euren oniritzia emanez, Getxoko dendan lehenago egin zuen bezala”. Sail sindikalak “irekieraren helburu eta kostu ekonomikoa, zein langileri eragiten dion eta beste oinarrizko informazioa” eskatu zuen; gainera, argi utzi du neurri honekin “langileek enpresaren kudeaketa txarra ordaintzen dutela”, CNTk adierazi du: Marqués del Puertoko dendan taberna zabaldu dute, eta udal araudiaren arabera, hauxe zabaltzeko denda ere zabalik izan behar da. “Jaiegunetan zabaltzeko aitzakia hau izan da”.
UGTk egun horietan zabaltzeko sinatu du, “neurria zalantzan jarri barik eta sindikatuen partetik neurriaren kontrol minimo bat ezarri gabe”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Argi eta garbi salatu behar sindikatu hau, jaiegunetan ixtearen aldeko plataforman baitago “baina pribatuan zabaltzearen alde egiten baitu”. Gutxi barru langileek neurriaren aurkako mobilizazioak egingo dituzte.