- CNTk publiko egin ditu osteguneko greba orokorraren inguruko deialdiak.
- "Data hori zerbait historiko bihurtzea lortu behar dugu, langileen eskubideak berreskuratzeko mobilizazio ziklo baten hasiera batean", azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.
CNTk langile klasea masiboki kalera ateratzera animatzen du, eta urtarrilaren 30ean ekonmia guztia bertan behera uztera. "Lana, pentsioak, bizitza duin bat lortzeko, fitxa mugitzea dagokigu", azpimarratu du sindikatuak. Epe luzeko borroka da hau, urtarrilaren 30eko data gainditzen duena, "izaera ofentsiboa duen borroka baten hasiera gisa ulertu behar da", nabarmendu du CNTk.
Hauek dira greba egunerako hitzorduak:
- Barakaldo. 7:00 Piketeak (irteera CNTren egoitzatik). 10:30etan, Bide Onera plazan, Bilboko manifestaziora joateko. 15:00 Bazkaria Barakaldoko CNT egoitzan. 17:00 Piketeen irteera Barakaldoko CNT egoitzatik. 18:30 Manifestazioa Barakaldoko Herriko Plazatik.
- Bilbo. Auzoetan piketeak goizean zehar. Manifestazioa Moyua plazatik, 12:00etan Carlton hotelaren ondoan geratu da blokean joateko. Arratsaldean, manifestazioa 18:00etan, Moyuatik ere irteera.
- Donostia. 09:00-10:00, auto karabanak. 11:00etatik 12:00etara, manifestazioa Anoetatik, blokean. 14:00etatik 15:00etara, bazkaria lokalean. Arratsaldean manifestazioa.
- Gasteiz. 11:30 Iparralde Gizarte Etxean (Zuberoa plazan) CNTren zutabea; 12:00etako manifestazioara joateko. Arratsaldean, manifestazioa.
- Iruñea. CNT eta CGT sindikatuen elkarretaratzea eta mitina, 11:00etan, Vínculo plazan.
Horrez gain, Estatuan hainbat elkarretaratze egingo dituzte Euskal Herrian grebari elkartasuna adierazteko.
Jo ta ke irabazi arte! Pentsioak defendatu egiten dira!