23/07/13

U19: Omenaldia La Huellan

  • Asteazkenean, CNTk Artxandan (Bilbo) egingo dio omenaldia Iraultza Sozialari.
  • Ekitaldia 19:00etan hasiko da, La Huella eskulturaren aurrean.

Duela 87 urte hasi zen 1936ko Iraultza Soziala. "Langile klaseak, antolatuta, estatu kolpe faxistari aurre egin zion, gobernuak neurriak hartu arte itxaron gabe", adierazi dute erakundetik. Eta, zain egon gabe, langile klaseak lanari ekin zion, ekoizpen-bitartekoak kolektibizatuz, faxismoa ekidin nahian miliziak antolatuz.

Uztailaren 19an, asteazkena, 19:00etan La Huellan (Artxanda, Bilbo) egingo den omenaldi xume honekin, "faxismoaren eta iraultzaren aurka dena eman zuten emakume eta gizon horiek gogoratu nahi ditugu", azpimarratu dute. "Ez dugu nahi memoria-ekintza hutsa izatea", adierazi du erakunde anarkosindikalistak; "gure helburua da utzi ziguten adibidea berreskuratzea: langileen kontrolpeko ekonomiaren antolaketa; klase-antolaketa faxismoari aurre egiteko; autoantolaketa politikoa eta soziala, Estatutik kanpo", nabarmendu du CNTk.

"Langile klasearen emantzipazioa, geure lana izan behar du; eta ez dago krisi ekosozial eta sistemikotik aterako gaituen alderdi politikorik, ezta Estaturik ere: horregatik, omenaldi honetara joateko deia egiten dugu", bukatu du erakunde anarkosindikalistak.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena