Hartzekodunen lehiaketan dauden EDE Taldeko langileek talde osoari zuzendutako komunikatu bat argitaratu du. Asteazkenean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia ere egin du, Bilboko egoitzan izango dena. Hurrengo lerroetan komunikatua irakur daiteke.
ST3 entitatean lan egin ohi dugun EDE Taldeko langileok duela urte batzuk hona kalbario luzea bizitzen ari garela zuzendaritzaren erruz, zeinak 2014. urteaz geroztik enpresa likidatu nahi zuen.
- 2012. urtea: zailtasunak hasi ziren eta onartu genuenaparteko sari erdia borondatez ez zitzaigula ezarriko.
- 2013. urtea: zuzendaritzak, sindikatuen ordezkaritzarekin adostu gabe, talde mailan, berriro ez aplikatzea ezarri zuen.
- 2014. urtea: sindikatuen ordezkaritzak ERTEa eta berriro hitzarmen kolektiboa ez aplikatzea adostu zuen. Ordurako zuzendariak adierazi zuen ST3 desegiteko asmoa.
- 2015. urtea: EDE Fundazioaren eta Suspergintzaren informatika arloak ST3-ra bidali zituzten. Diru-galerek bere horretan diraute entitateetan.
- 2016. urtea: ST3n berriro ekin zitzaion soldatak ez aplikatzeari.
- 2017. urtea: apirilean, ST3ren zuzendaritza-karguak aldatu ziren, eta hark langileei jakinarazi zien ez zizkiotela baliabide ekonomikorik injektatuko elkarteari (iturria itxi). Azaroan, hainbatetan soldatak ez ordaindu ostean, adierazi zitzaigun borondatezko hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zela (porrota). Esan zitzaigun ere, ez ditugula kobratuko hurrengo nominak.
Hartzekodunen konkurtso hau aurkeztu zenetik zuzendaritzak erabateko arduragabekeriaz jokatu du, eta dagozkion eginkizunak alde batera utzi ditu. Ahaztu du konkurtso baten helburua ez dela entitatea likidatzea, hura salbatzea baizik; galarazi dute ere zerbitzu berrien eskaintza eta baita betetzen ari direnak fakturatzea ere. Jarrera axolagabe honekin eraman nahi izan gaituzte aspaldi amesten ari diren egoera batera: enpresaren itxierara hain zuzen.
Egoera honelako izanik, lehen mezua igorri nahi diogu EDE Taldearen zuzendaritza batuari. ST3 erakunde juridikoaren etorkizuna edozein dela ere, gure geroa behargin moduan EDE Taldearen barruan dago. Halaxe onartu beharko liguke hainbat eta hainbat balore babestearren, gureak ere direnak, diharduen taldeak.
Bigarren mezua jakinarazpen hau jaso duzuenoi igorri nahi dizuegu ere. Eskaera bakarra dugu zuontzat; izan ezazue gogoan lankideak izan garela, garela eta hala izaten iraun beharko genukeela. Eskatzen dizuegu une batez gure larruan jar zaitezketela, jasan ohi dugun sufrikarioen jabe izan zaiteztela, lagun gaitzazuela prozesu luze eta mingarri honetan eta EDE Taldeko beharginek berriro babes dezatela, egintzez eta jarrerez, pertsonengan benetan giltzatzen den eta gizartearen eraldaketa bilatzen duen proiektua, eta horren baitan joka dezatela.
Honengatik deitzen zaituztegu gurekin bat egin dezazuela otsailaren 7an, asteazkenez, 11:00etatik 11:30ak arte, deitu dugun elkarretaratzean, horren oinarrizkoak eta beharrezkoak diren lanpostuak aldarrikatzeko.