22/05/09

Santurtziko Udal Enplegu Planeko lan murrizketak salatu ditu CNTk

  • Udalak Enplegu Planaren kudeaketa pribatizatu du, lan-baldintzen kaltetan.
  • "CNTtik zerbitzua berriz udalerriratzea eskatzen dugu, orain arte egiten zen bezala kudeatzeko", adierazi dute sail sindikaletik.

Santurtziko Udalaren enplegu-planaren enpresa emakidaduna den Lanerako SLko CNTren sail sindikalak salatu du "enplegu-plana enpresa baten esku utzi dela, eta horren ondorioz kontratatutako pertsonen soldatak jaitsi eta lan-baldintzak okertu egin direla". Juan Andrades enplegu-zinegotziak, 72.000€ baino gehiagoko soldata duelarik, egindako adierazpenen arabera, non "baliabideak ahalik eta gehien optimizatu behar direla" esan zuen, sindikatuak ez du ulertzen "nola hitz egin dezake zinegotziak baliabideak optimizatzeaz bitartekari bat sartu denean, aurreko edizioetan enplegu-planaren kudeaketa zuzenean Udalak egin duenean".

CNTk eskatzen du "lan-baldintzak udal-langileentzat indarrean dagoen hitzarmenarekin parekatzea, orain arte gertatu den bezala", eta diru publikoa "erakunde publikoek gardentasunarekin kudeatzea, are gehiago aurreko urteetan hala egin dela jakinda, eta ez zerbitzua garestitzen eta enplegua prekarizatzen duten hirugarren enpresen bitartez".

Egoera hori salatzeko, sindikatuak elkarretaratzea egin zuen apirilak 23an, Santurtziko udaletxearen aurrean.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena