12/07/14

"Rajoy, honek mugarik gabeko greba orokorra suposatuko dizu"

Egilea CNT Gipuzkoa

Harritzekoa da kapitalismoa eta bere lekaio politikoak nolatan dabiltzan beraien hilobiak prestatzen. Ez al dira konturatzen ari garela pasatzen hasierako shock egoeratik XXI mendearekin bat datorren langile borroka batera? Zer uste dute? Geldirik eta men eginez geratuko garela gure semealabak heziketarako biderik gabe eta gure gurasoak minaren aurkako medikuntzarik gabe geratuko badira? Elikagaiak zaborratan aurkitu ala emigratzea; bi hauen artean hauta dezagun? Baita ere gure duintasuna lapurtzen utziko diegula?

Ez horixe. Oroimena berreskuratzen hasten ari den gizarte batekin egingo duzue topo. Etorkizun desberdin, solidari, naturak markatzen dituen mugak errespetatzen dituen mundua sortzeko aurreko mendeko borroketatik ikasten dakien gizarte batekin egingo duzue topo. Gaurko gizartearekin alderatuta, oso balore desberdineko gizarte batekin, oso femeninoa, bide batez. Oinak geldituko dizkizuegu.

Mugarik gabeko greba orokor batek antolakuntza maila handia behar du. Oinarrizko zerbitzuak bermatu behar ditugu (elikadura, etxebizitza, argia, osasuna, irakaskuntza, dohako garraio publikoa) gainerako jarduera ekonomikoa geldirik dagoen bitartean. Mugarik gabeko greba orokor batek jakinaraz diezaguke gu garena (dei diezaiogun langile maila, herria, nolanahi) zeren gai garen. Adineko jendeak egon behar du atenditua, elikadura eta uraren banaketak egon behar du bermatuta. Energiak heldu behar du etxeetara beharrezkoa denean, ekoitzpen prozedurak geldirik dauden bitartean.

Garraio sindikatuak premiazkoak dira industria nahiz saltokietatik salgai den ezer ez sartzeko ezta ateratzeko ere. Eta errepideak mozteko ejerzitua bidaliko dutenean.

Industriatan nahiz lehen tokikoak ez diren zerbitzutan lan egiten duenak bizitza kolektiboa antolatzen lagun dezake: ostalaritzak lagun dezake jantoki herrikoiak irekitzen eguzki-sukaldeen bitartez, kontsumo kooperatibetako ekoitzapenak erabilita. Zientzialariek klase praktikoen bidez aberas dezakete irakaskuntza. Kultura jendeak animoak eman diezazkigukete, kalera irtenda. Denbora osoan zehar kantuka eta dantzaka ariko gara. Iraultzaren bidetik ibiliko garela, alegia.

Erabakiak hartzeko orduan prozedurak nolakoak izango diren pentsatu behar dugu, mugimendua “lideratzen” eta bere izenean hitz egiten saiatuko diren buruzagiak laister agertuko direlako. Ezinbestekoa izango da baita ere komunikabide onak edukitea. Internetarekin nahiz internetik gabe.

Aldez aurretik ata argi eta garbi konsensuatu beharko dugu zer aldarrikatzen dugun -gobernuko dimisioa, banketxeen nazionalizazioa, etxerik gabeko jendeari etxeak ematea, entrepresetan autogestio ereduak, nagusi nahiz soldata handirik gabe,... Den-denak egon behar du argi eta garbi.

Asko dago pentsatzeko eta antolatzeko. Ekin, ba! Duintasuna eta bizipoza berreskuratuko ditugu.

Agenda

Ez dago ekitaldirik