15/01/21

Osasunaren pribatizazioaren ondorioei buruzko hitzaldia, Bilbon

Osasunaren Pribatizazioaren Aurkako Plataformak –CNT honen partaidea da- datorren ostegunean, hilaren 29an, Bilbon hitzaldi bat egingo du. Honen gaia izango da nola osasunaren pribatizazioak eragiten dien erabiltzaileei. Ekitaldia, La Bolsan (Pelota kalea, 10) arratsaldeko 19:00etan izango da eta Angel Navarrok eta ToñoGomezek hartuko dute parte. Hauek Madrilgo Osasunaren Pribatizazioaren aurkako Koordinakundeko kideak dira eta haien borrokari buruz hitz egingo dute.

Halaber, C Hepatitisa duten Gaixoen Plataformako kideek parte hartuko dute (gaixorik dauden pertsonen etorkizunaren alde borrokatzen dute). “Ezin dugu onartu Estatuak eskubideak murriztea, beti helburu berarekin: herri klaseak jotzea”, nabarmendu du CNTk.

Hori dela eta, erakunde anarkosindikalistak ostegunean egingo den ekitaldian (hilaren 29an) parte hartzera deitu du, “hitzaldiari esker osasunaren pribatizazioak eragiten duen egoera iluna ezagutuko dugu”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik